Itxi

Aurkezpena

Endesa Liga aurkeztu da, Baskonia eta Bilbao Basketeko izarrekin

eitb.eus

Leer en Castellano

Gasteizko Superkopa ere aurkeztu dute. Talde bakoitzeko ordezkari bat egon da aurkezpenean, pertsona ospetsu batek lagunduta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Endesa Ligako 17 taldeetako ordezkari bana izan da lehiaketako aurkezpenean, enpresa elektrikoaren egoitzan. Pertsona ospetsu banarekin agertu dira jokalariak, zaleen ordezpakenean.

Jose Bogas Endesako kontseilari delegatuaren iritziz, "Espainiako saskibaloiaren etxea" da enpresa. Ligaren seigarren aurkezpena izan da egoitza horretan, Goyo Jimenez umoristak eta Antonio Lobato kazetariak aurkeztutako aurkezpenean.

Alex Mumbru izan da Dominion Bilbao Basketen ordezakaria, eta Iñaki Lopez aurkezlea egon da berarekin. Laboral Kutxa Baskoniaren izenean Rodrigue Beauvois irten da, Joseba Beloki txirrindulari ohiarekin batera. Gainera, Sugoi Uriarte euskal judoka izan da, Valentzia Basketeko Bojan Dubljevicekin.

Ekitalde berean aurkeztu da Superkopa. Gasteizen jokatuko da, asteburu honetan, eta Herbalife Kanaria Handia, Baskonia, Real Madril eta Bartzelona arituko dira. Errege Kopa ostailaren 16 eta 19 bitartean jokatuko da, Madrilen.

o da, Madrilen.o da, Madrilen.

Albisteak (3)

Bideoak (1)