Itxi

Romandiako Tourra, 3. etapa

Pinot nagusi erlojupekoan, Quintanak lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kolonbiarrak bederatzi segundo  galdu ditu Pinotekin, eta frantziarra bigarren da orain sailkapen nagusian. Ion Izagirrek zortzigarren denborarik onena egin du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Thibaut Pinot frantziarrak irabazi du Romandiako Tourreko hirugarren etapa, 15,11 kilometroko erlojupekoa, Sionen hasi eta amaituta. Nairo Quintanak lidergoari eutsi dio.

Quintanak seigarren egin du etapa, irabazleak baino bederatzi segundo gehiago erabilita. Pinoutek 20 minutu eta 21 segundo egin ditu, eta orain bigarren da sailkapen nagusian.

Ion Izagirrek erlojupeko ona egin du eta zortzigarren izan da, Pinotek egindako denboratik 18 segundora eta Quintanaren denboratik 9 segundora. Izagirre laugarren da orain sailkapen nagusian, 29 segundora.

Erlojupekoaren ostean, Quintana sendoago da lidergoan. Larunbatean laugarren etapa jokatuko dute, azken aurrekoa, mendikoa, 172,7 kilometro Conthey eta Villars-sur-Ollon artean. Hirugarren mailako bi mendate (Corin eta La Rase) eta lehen mailako hiru (Col des Blanches, eta Barboleusaz birritan) igo beharko dituzte.


Albisteak (3)

Bideoak (1)