Cargando...

Jarraipen berezia

ERREGE KOPA

Horrela kontatu dugu Osasunaren eta Athleticen arteko finalerdietako joanekoa

EITB KIROLAK: J. E. | A. A.

- Abdek sartutako gol bakarrak abantaila eman dio Osasunari kanporaketan.

- Arrasate: "Ilusioak aurrera jarraitzen du beste hilabetez"

- Valverde: "Haiek izan duten aukera aprobetxatu dute; guk ez"

Actualizar

  • Osasuna
  • 1
  • 0
  • Athletic

BIDEOA: Julen Agirrezabala Athleticeko atezainak atzamarrekin ukitu du Abderen jaurtiketa, baina ezin izan du eragotzi sarera sartzea. 

BIDEOA: Aimar Oroz jokalari nafarra "oso pozik" agertu da aldeko emaitza lortzeagatik

BIDEOA: Jagoba Arrasate gustura agertu da Kopako finalerdietako joanekoan lortutako emaitzarekin (1-0), eta itxaropentsu dago itzuliko lehiarako.

BIDEOA: Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu du Osasunak bere aukera aprobetxatzen jakin duela. Hala ere, argitu du itzulikoa oso bestelakoa izan daitekeela (adierazpenak gaztelaniaz).

BIDEOA: Abdek sartu du partidako gol bakarra

Irakurri hemen partidaren kronika: Osasunak aurrea hartu du kanporaketan:

Osasunak garaipena bereganatu du Athleticen aurka (1-0) Kopako finalerdietako joaneko partidan

Amaitu da neurketa: Osasunak abantaila hartu du kanporaketan (1-0).

93. minutua: Guruzeta gola sartzear izan da, baina Sergio Herrerak aldendu egin du donostiarraren aukera.

90. minutua: Epaileak lau minutuko luzapena eman du

86. minutua: Jokalarien aldaketak etengabeak dira. Orain Osasunaren aldetik.

82. minutua: Guruzetak Iñaki Williamsen lekua hartu du.

Partida azken 10 minutuetan sartu da. Etxekoek aurretik jarraitzen dute. Athletic saiatzen ari da, baina sakontasunik gabe.

Moncayola eta Raul Garcia jauzi egiten. Argazkia: EFE

77. minutua: Aldaketa gehiago etxekoen aldetik. Abde golegilea aulkira joan da eta Kike Barja zelairatu da.

70. minutua: Arrasateren lehen aldaketak, Chimy eta Budimir zelaitik atera ditu Berriatukoak, Ruben Garcia eta Kike Garciari lekua uzteko.

Abde Sadarreko harmailarekin gola ospatzen.

Abdek sartu du 1-0ekoa. Argazkia: EFE

64. minutua: Aldaketa gehiago bilbotarren aldean: Valverdek Nico Williams zelairatu du Iker Muniainen tokia betetzeko.
63. minutua: Txartel horia Iñigo Martinezi Budimir lurrera botatzeagatik.

58. minutua: Athleticek bere lehen bi aldaketak egin ditu: Raul Garcia eta Lekue sartu dira Berenguerren eta De Marcosen ordez.

54. minutua: Bigarren txartel horia gorritxoentzat, oraingoan Moi Gomezek ikusi du Muniainen lasterkaldia eteteagatik.

51. minutua: Horia Budimirrentzat Viviani egindako falta bategatik.

48. minutua: Abdek aurretik jarri du Osasuna bigarren zatia hasi eta berehala, kontraerasoan jokaldi bikaina egin ondoren.

46. minutua: martxan da bigarren zatia

Inoizko ikusle gehien Sadarren: 23.026 lagun bildu dira.

Abdek eraman du arrisku gehien gorritxoen partetik ezker hegaletik egindako barneraldiekin.

Abde Dani Garcia atzean utzi nahian. Argazkia: EFE

Atsedenaldia. Golik ez lehenengo 45 minutuen ostean.

43. minutua: Bigarren txartela bilbotarrentzat. Oraingoan Mikel Vesgak ikusi du txartela, Budimirri atzetik heltzeagatik.

41. minutua: partidako lehen txartela Berenguerrentzat, Chimy Avilarekin izan duen lehia batean.

40. minutua: partidako lehen txartela Berenguerrentzat, Chimy Avilarekin izan duen lehia batean.

35. minutua: Indarrak orekatu egin dira. Bi taldeen jokoa ez da onegia izaten ari.

Budimir eta Vivian, lehian. Argazkia: EFE

25. minutua: Athleticen ailegaera berria: Yuri Berchicheren erdiraketa arriskutsua ezker hegaletik, baina Berenguer ez da iritsi. Dena den nafarra jokoz kanpo zegoen.

19. minutua: Munianek beste saiakera bat egin du area barrutik, baina zuri-gorriaren jaurtiketa desbideratuta atera da.

15. minutua: Gola baliogabetu diote Iñaki Williamsi jokoz kanpo egoteagatik. Aurretik, Sergio Herrerak oinarekin urrundu du Iker Muniainen jaurtiketa arriskutsu bat.

Sadarreko harmailek itxura ezin hobea dute.

Sadarreko harmailak Osasuna - Athletic partidan. Argazkia: EFE

6. mintua: Abde saiatu du urrutiko jaurtiketa arriskutsu batekin, eta baloia kornerrera joan da!

Hasi da neurketa!

Valverdek Iñigo Martinez zelairatuko du hasieratik Vivianekin batera.

Arrasatek punta-puntakoa hamaikakoa aurkeztu du

Futbol giro bikaina dago Iruñean, partida hasteko hiru bat ordu geratzen direla. Gil Manzano izango da epailea. Gogoratu: ETB1ek zuzenean emango du, euskaraz.

Iruñean giro bikaina dago, eta Bilbon ere ikusmin handia; nola zeuden eguerdian Gaztelu Plaza eta San Mameseko ingurua? Ikus dezagun bideo honetan:

Hotza... baina soilik meteorologiari dagokionez. Giroa bero-bero dago Iruñean. Bideoa:

03:02

Astelehenean, finalerdiaren lehen partidarako bi egun geratzen zirela, Osasunak bideo bat zabaldu zuen; asmoa zen zaleen ilusioa are gehiago handitzea. Hau da:

Gaztelu Plazan, Osasunaren elastiko erraldoia kokatu dute, lau metrokoa. Zale gorritxoak deitu dituzte, bertan argazkia har dezaten.

Partida 21:00etan hasiko da, eta Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak, Iruñerako, aurreikusi du tenperatura 0 gradutik beherakoa izatea ordu horretarako. Sentsazio termikoa -5 gradu ingurukoa izango da.

Larunbatetik, sarrerak agortuta daude Sadarren. Giro bikaina izango da, 22.000 ikuslek baino gehiagok ikusiko dute partida Iruñeko futbol zelaian. Athleticeko 500 bat zalek Osasunak Bilbora bidalitako sarreretako bana izango dute.

Athleticen, Ernesto Valverde entrenatzaileak esan du talde zuri-gorriaren asmoa "irabazten ahalegintzea" izango dela, nahiz eta kanporaketak itzuliko partida duen eta bigarren neurketa hori San Mamesen jokatuko duten. Bideoa:

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailearen iritziz, talde gorritxoa "prest" dago gauerako. Asmoa, atzoko prentsaurrekoan esan zuenez, "partida ona egitea eta irabaztea" da. Hemen da bideoa:

Osasunaren eta Athleticen arteko kanporaketak ikusmin handia sortu du. Joaneko partidaren atarikoan, aztertu dugu zein puntutan dauden bi taldeak, gogora ekarri dugu nola iritsi diren biak finalerdietara, eta neurketaren gaineko xehetasun guztien berri ematen dizugu.

Gaur Kopako finalerdiak abiatuko dira, eta Sadarren Osasunak eta Athleticek elkar ikusiko dute joaneko partidan. EITBk jarraipen berezia egingo dio kanporaketari, eta, besteak beste, neurketa zuzenean eskainiko du ETB1en.

Horrez gain, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere partidaren zuzeneko emankizuna izango dute.

Azkenik, eitb.eus-en egunak ematen duenari buruzko kontaketa egingo da minutuz minutu.