Itxi

''Street Art Cities''

Pasaiako, Tuterako eta Ondarroako horma irudiak, munduko ehun onenen artean

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Nexgraff pasaitarrak, Pasaian, Wedo Goas galiziarrak eta Slim Safont kataluniarrak Tuteran eta Lian kataluniarrak Ondarroan eginiko lana goraipatu ditu Street Art Cities webguneak.

Lian artistak lagatako argazkia

Street Art Cities webguneak munduko ehun mural onenen zerrenda kaleratu du. Besteak beste Albanian, Argentinan, Kolonbian, Georgian, Indian, Jordanian, Zeelanda Berrian eta Errusian aurkitu dituzte lan horiek, 30 herrialdetako 92 hiritan guztira, tartean Pasaian, Tuteran eta Ondarroan.

Artezaleen komunitateak mundu osoko lanak aukeratu ditu, eta orain bozketa abiatu dute, irakurleek horien ordena zehazteko.

Lehian izango dira, beraz, Nexgraff pasaitar artista gazteak Illumbe musika elkartearen ekimenez Pasaiako Casa Cirizan egindako lana; Wedo Goas galiziarrak eta Slim Safont kataluniarrak Futura Tudela jaialdiaren kariaz Tuteran eginiko lana; eta Lian kataluniar artistak Ondarroan saregileen omenez eginiko lana.

Lianek lagatako argazkia

Iaz, Diego As galiziar artistak Lugon egindako lan bat izan zen irabazlea, eta ez da euskal artistak horrelako zerrendetan aukeratu dituzte lehen aldia.

2020an, esaterako, Udane Juaristi azokoitiar artistak Oviedon egindako lan bat aukeratu zuten munduko onenen artean, baita Lianek berak Leitzan egindako mural bat ere.  

Urtarrilaren 30era arte egongo da botoa emateko aukera.