Kargatzen...
Itxi

49, guztira

Euskarazko zortzi hiztegi terminologiko berri aurkeztu dituzte

eitb.eus

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzak gaur aurkeztu dituen lan berriekin, 49 dira dagoeneko argitaraturiko hiztegi terminologikoak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak zortzi hiztegi terminologiko argitaratu ditu, euskararen erabilera areagotu eta sendotzeko: Elektronika eta mikroelektronika Hiztegia, Energia berriztagarriak Hiztegia, Zeramika Hiztegia, Bibliotekonomia Hiztegia, Museologia eta Museografia Hiztegia, Zigor-arloa eta espetxe-zaintza Hiztegia, Erregistro Zibila Hiztegia eta Prozedura Zibila Hiztegia.

Euskarazko zortzi hiztegi terminologiko berriak definiziozko hiztegiak dira, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko baliokidez osatuak. Kasuan kasuko eremuari egokitutako aurkibide sistematikoaren arabera antolatuta daude, baina badituzte hizkuntza bakoitzaren araberako aurkibideak ere. Zuzenbideari lotutako hiru hiztegiei dagokienez, euskarazko eta gaztelaniazko hiztegi sarrerak dituzte.

Terminologia Batzordeak onarturiko hiztegi guztiak Euskalterm Terminologia Banku Publikoan daude integratuta, eta bertan kontsulta daitezke Sarean. Gainera, paperean argitaratzearekin batera, PDF formatuan ere jartzen dituzte eskuragarri.

Gaur aurkeztu diren zortzi hiztegi terminologiko berri hauekin, guztira 49 hiztegi argitaratu dituzte orain arte, eta beste batzuk prestatzen ari dira, lehenbailehen argitatzeko. Horiez gain, “Hizketa-ereduak” lan berezia ere argitaratu dute. Lan horrek hainbat egoeratarako elkarrizketa ereduak eskaintzen ditu, eta euskaratik nahiz gaztelaniatik kontsulta daiteke.

Bideoak (1)