Otsailak 25 – martxoak 1
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joseba Sarrionandia, Oihane Amantegi, Maddi Barber eta Miren Amuriza, Gutun Zuria jaialdian

Otsailaren 25etik martxoaren 1era egingo dute Letren Nazioarteko Jaialdiaren 18. edizioa. Itxaro Bordak eta Leila Guerrierok jasoko dituzte aurten jaialdiaren sariak.
Oihane Amantegi "Ibaiertzeko ipuina"literat
Oihane Amantegik martxoaren 1ean hitz egingo du, Joseba Sarrionandiarekin. Argazkia: De Pedro.

Azkuna Zentroak Gutun Zuria Bilbao Letren Nazioarteko Jaialdiaren 18. edizioaren programazioa osatu du. Otsailaren 25etik martxoaren 1era, hitza, saiakera, edizioa, antropologia, soziologia, filosofia, kazetaritza, ikerketa, arte bisualak eta zuzeneko arteak lantzen dituzten egileen topagune bihurtuko da jaialdia.

Hogei egile baino gehiago mintzatuko dira Gutun Zurian, hala nola Joseba Sarrionandia eta Oihane Amantegi (martxoak 1), Itxaro Borda eta Aurélia Lassaque okzitanierazko idazlea (martxoak 1) eta Miren Amuriza eta Lizar Begoña (otsailak 26). 

Gainera, Leila Guerriero argentinar idazle eta kazetaria Rodrigo Fresanekin elkarrizketan izango da (otsailak 25), Sabina Urraca Rosario Villajosekin (otsailak 26) eta Maddi Barber, Maria Angeles Fernandez eta Jairo Marcos urak hartutako espazioez hitz egingo dute (otsailak 28).

BBK Gutun Zuria Bilbao sariak Itxaro Bordak eta Leila Guerrierok jasoko dituzte asteartean, otsailak 25, jaialdiaren inaugurazioan.

Horien aurretik, hauek izan dira sari horren irabazleak: Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides (2022), Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera Garza (2023) eta Mariasun Landa eta Juan Mayorga (2024).

Albiste gehiago literatura

Garazi Albizua "Termita" lburuaren idazlea
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Garazi Albizuak, Koldo Bigurik, Markos Zapiainek eta Itxaso del Castillok ere irabazi dituzte Euskadi sariak

Gaztelaniazko Literatura, Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Saiakera Gaztelaniaz modalitateetako irabazleak dira, “Termita”, “Arturoren uhartea. Ume baten oroitzak”, “Txillardegi hizkuntzalari” eta “Mujeres furiosas. El monstruo femenino en el audiovisual de terror” lanekin. Joan den astean, Unai Elorriaga, Karmele Mitxelena eta Maite Rosende idazleek ere jasoko dutela iragarri zuten.

‘Linguae Vasconum Primitiae’ liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan ikusi ahal izango da, larunbat honetatik urtarrilaren 11ra

1545ean Bordelen argitaratutako liburu hau "mugarria" da euskal literaturan, eta autoreak, Bernart Etxeparek, berak eman dio izena Institutuari

'Linguae Vasconum Primitiae' 28 orrialdek osatzen dute eta, itxura xumea izan arren, garrantzi berezia du euskal ondarearen historian
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

‘Linguae Vasconum Primitiae’, urriaren 11tik aurrera ikusgai Baionako Euskal Museoan

Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ale bakarra Baionako Euskal Museoan ikusi ahal izango da larunbat honetatik urtarrilaren 11ra. 1545ean Bordelen argitaratutako lan hau "mugarria" da euskal literaturan, eta autoreak berak (Bernart Etxepare) eman dio izena Institutuari. Linguae Vasconum Primitiae lanak 28 orrialde ditu, eta, itxura xumea izan arren, garrantzi berezia du euskal ondarearen historian.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X