Kargatzen...
Itxi

Agurra

Delorean taldeak amaitutzat eman du bere ibilbidea

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Aho batez, Zarautzen 2000. urtean sortutako taldeak zortzi diskotan bildu duen ibilbidea ixteko ordua dela erabaki du. Bira bat egingo dute, agurtzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Delorean taldeak banandu egingo dela iragarri du, eta bira bat egingo du, prentsa ohar batean azaldu duenez, 18 urteko ibilbidea behin betiko amaiera ezartzeko.

Idatzi horretan esaten denez, “modu argi eta kontzientean” hartu dute erabakia aho batez, “artea eta musika benetan direnari leial izanik, desiatzen duguna eginaz eta egiten duguna desiatuz”.

2000. urtean Zarautzen sortu zenetik, taldeak 6 LP eta bi EP argitaratu ditu, eta “harrotasuna eta esker ona” erakutsi dituzte “eduki dugun jarraipen eta onarpen baliotsuagatik”.

Mikel Laboaren omenez eginiko diskoak itxiko du taldearen diskografia, eta, zuzenekoei dagokienez, abenduaren 7an Dabadaba Donostiako aretoan joko dute, eta hil horren 30ean Santas Pascuas Iruñeko jaialdian. Gainera, beste hainbat kontzertu iragarriko dituzte laster, publikoa agurtzeko.

Bideoak (1)