Musika, dantza eta hiri kirolak Bilbon, Break on Stage jaialdian
Break on Stage jaialdiaren edizio berrian, hiri giroko kultura gazteak Bilbo astinduko du; hilaren 25ean izango da, Bilbao Arenan. Iaz, 5.000 pertsona baino gehiago bildu ziren bertan.
Ikusleek, orotara, hogei show gozatu ahalko dituzte kultura urbanoaren izar handi eta ezagunei esker; bestek beste, Errusia, Alemania eta Txekiar Errepublikatik iritsiko dira parte-hartzaileak. Horrez gain, jaialdian Bilboko gazteak ere ugari izango dira, hainbat emanaldi eta modalitatetan.
Dantza urbanoari dagokionez, The Predatorz talde errusiarra, egungo munduko txapelduna, izango da, baita Infamous frantziarra, Europako break dance talde onena.
Akrobaziek eta kirolak bat egingo dute erakustaldietan, tartean Scooter Freestylea (akrobaziak patineteak erabiliz), BMX Freestylea (akrobaziak bizikleta gainean), Parkour & Street Stunta (hiriko altzariak baliatuz jauzi egiteko artea) eta Cyr Wheela (akrobazia eta dantza, akrobatak inguruan duen metalezko uztai batez) ikusi ahalko dira.
Kontzertuetan Shotta Sevillako rap kantariak Flowesia bere laugarren lana aurkeztuko du, eta Bilboko La Bandha del Patio rap taldeak hurrengo diskoko zenbait abesti eskainiko ditu.
Sarreren prezioari dagokionez, hamar eurokoa izango da Internet eta Kutxabankeko kutxazainetan erositakoen kasuan, hamabi eurokoa leihatilan erosiz gero eta zortzi eurokoa K26 txartelaren bitartez eskuratzekotan. Heldu batekin batera doazen zortzi urtetik beherakoentzat, sarrera doan izango da.
Albiste gehiago kultura
EzBerdin Berdinak esperientzia artistikoa biran, Eusko Ikaskuntzaren eskutik
Kukai Dantza Taldeak eta hainbat diziplinatako euskal sortzaileek egingo duten ikuskizunaren emanaldiak urriaren 24an Bilbon hasi, eta abendura bitartean taularatuko dituzte.
Fermin Muguruzaren "azken akelarre antifaxista"
Navarra Arenan agurtu zuen larunbatean bere nazioarteko bira abeslari irundarrak, 11.000 jarraitzaileren aurrean. Bere musika ibilbideari errepasoa egin, eta Iñigo Cabacas eta Aitor Zabaleta izan zituen gogoan atzokoan, bai eta palestinar herria ere.
Fermin Muguruza: "Bira garrantzisua izan da ikusteko non nengoen, non egon naizen eta non nago orain"
Fermin Muguruzak birako azken kontzertua eskainiko du bihar, Iruñean. Berezia izango dela dio musikariak; izan ere, familia eta ezagunak izango ditu bertan. Muguruzak errepasoa egin du azken bira honek utzitako momenturik goxoenak azalduz; horien artean, Madrilgo kontzertua eta birak utzitako irakaspenak.
Jose Ramon Soroizek irabazi du interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra, Zhao Xiaohong aktore txinatarrarekin batera
Jose Ramon Soroiz aktore euskaldunak irabazi du Donostiako Zinemaldiko interpretazio onenaren saria, 'Maspalomas' filmean egindako lanagatik. Ex aequo izan da saria, Zhao Xiaohong txinatarrarekin ('Her heart beats in its cage' ) batera. Soroizek filmeko zuzendariei eta bere familiari eskerrak eman dizkie, baita bere herriari, Legorretari, ere.
EITBk Jennifer Lawrence elkarrizketatu du, Zinemaldiko Donostia Saria irabazi ondoren
Aktore gazteak Die, My Love filma aurkeztu du Donostian, erditze osteko estresa duen ama bati buruzkoa. "Lynne Ramsay zuzendaria gure garaiko handienetakoa da. Bere poesiak eta zinemagintzak ikustea merezi dute", esan du. Oraindik ezin izan du hiriaren erdigunetik irten, baina prest agertu da.
Joseba Etxebarria Uriarte, Son Gokuren euskarazko ahotsa, hil da
Bikoizketa aktore, bertsozale eta musikari larrabetzuarra zendu da, gaixotasun larri batek jota, 69 urte zituela.
"Duela 20 urte sortu zen lantalde bati emango zaio Zinemira saria"
Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariek Zinemira ohorezko saria jasoko dute astearte honetan, Euskal Zinemaren Galan. Duela 20 urte eta Zinemaldian estreinatu zen, hain justu, elkarrekin egindako lehen filma: "Aupa Etxebeste!". Euren ibilbidearen hastapenak gogoratu ditugu, eta film horrek euskal zinemagintzari egindako ekarpena.
Albiste izango dira: Zinemaldiaren hasiera, lehendakariaren eta Illaren arteko bilera, eta abisu horia beroagatik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Robert Redford hil da, 89 urte zituela
Aktore, zuzendari eta aktibista estatubatuarra bere etxean hil da, Utahn, The New York Times egunkariak jakitera eman duenez.
'The Studio', 'Adolescence' eta 'The Pitt' nagusi Emmy sarietan
"The Studio" telesailak 13 sari jaso ditu eta Emmy sarien 77. edizioko garaile nagusia izan da. Los Angelesen egindako ekitaldian "The Pitt" eta "Adolescence" telesailak ere nabarmendu dira.