European Film Awards
"La trinchera infinita" eta "El Hoyo", Europako Zinemaren Sarietan irabazle
Agentziak | Erredakzioa
EiTBren parte-hartzea dute bi pelikulek Europako Zinema Akademiaren Bikaintasun sariak jaso dituzte, makillaje eta ile-apainketa onenari eta efektu berezi bisual onenei, hurrenez hurren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
La trinchera infinita eta El hoyo euskal filmek EFA Europako Zinema Akademiaren Bikaintasun sariak irabazi dituzte makillaje eta ile-apainketa onenaren eta efektu berezi bisual onenen sailetan, hurrenez hurren.
Iñaki Madariaga da El hoyo distopia sozialaren egilea, eta Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filmeko makillajeaz eta ile-apainketaz Yolanda Piña, Felix Terrero eta Nacho Diaz arduratu dira.
Bikaintasun sariak atal horietan zein edizio eta diseinu arloetan ematen dira, eta sari nagusien atarikoak dira (gizonezko eta emakumezko aktoreak eta zuzendariak, besteak beste), zeinak larunbatean banatuko baitira Berlindik koordinatuko duten zuzeneko ekitaldi birtual batean.
Halaber, EFAk jakinarazi du Agnieszka Holland poloniar zinemagileak hartuko duela erakundearen zuzendaritza, Wim Wenders alemanak, EFAren sortzaileetakoa eta 1996tik berorren presidenteak utziko duen hutsunea beteta.