Zinemaldia

Zinemaldia

“Los domingos”ek loria erdietsi du, Urrezko Maskorra irabazita

Natxo Velez | EITB

Alauda Ruiz de Azua barakaldarraren filmak irabazi du Zinemaldiko sari nagusia, baita Euskal Zinemaren Irizar saria ere. Jose Ramon Soroizek “Maspalomas” pelikulan egindako interpretazio erraldoiak, bestalde, interpretazio onenaren saria ekarri dio aktore legorretarrari, Zhao Xiaohong txinatarrarekin "ex aequo".

Alauda Ruiz de Azua zuzendariak Urrezko Maskorra irabazi du "Los domingos" filmagatik
18:00 - 20:00
palmaresa - 1

"Aro berria" IRati Gorostidi
2025/09/27 - 21:51

"Aro berria" Irati Gorostidiren filmak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du New Directors atalean

"Aro berria" filmak istorio hau kontatzen du: Ur-kontagailuen fabrika bateko langileak batzartu egin dira azkenean aurrera egingo ez duen greba bat eztabaidatzeko. Desengainatuta, inkonformistenek eremu intimoagoetara bideratuko dituzte errotiko transformaziorako dituzten nahiak. Batzuek fabrika utzi eta mendietako komunitate isolatu batean integratuko dira, non dozenaka gaztek bilaketa bizia egingo duten esperientzia katartiko partekatuen medioz.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena

CNEWSek esklusiban zabaldutako bideoan, txaleko horia daraman gizon bat ikus daiteke, Apolo Galeriako beira-arasa bat zerra zirkular batekin irekitzen, ireki eta barruko piezak lapurtzea lortzen duen arte. Lapurretak 5 eta 7 minutu artean iraun zuen, eta balio handiko 8 pieza lapurtu zituzten.

Gelako atea sokaz lotuta zegoen, eta ertzainek moztu zuten, sartu eta emakumea artatu ahal izateko. Etxebizitzan katu eta txorien gorpuak zeuden, baita zaurituta eta egoera txarrean zeuden txakurrak ere, hedabide horrek gaineratu duenez. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.