Itxi

ETB1en

Asmo berriekin hasiko dute urtea, gaur, Baserrik eta Txankarrak

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Pasa den urteko okerrak zuzendu eta bestelako ukitua eman nahi diote urte berriari Lekeitioko bi arrantzale jubilatuek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Eguberritako gehiegikerien ondoren, Baserrik eta Txankarrak beste modu batean hasi nahi dute urtea. Zuzendu daitezkeen okerrak zuzenduz eta gaitasunak indartuz, hala ibiliko dira gure bi protagonistak astelehen honetako saioan, Maitane Segurolak lagunduta.

Pedro Mari Bastegieta naturista eta xamanarengana eramango ditu Maitanek, gorputza garbitu eta espiritua zaintzen hasteko. Elikatzeko modu berriez gain, barrenak garbitzeko modu xelebreak erakutsiko dizkie Pedro Marik Baserri eta Txankarrari.

Urte berrian zein zailtasun gainditu beharko duten ikusteko, bi jubilatuak igarle batengana joango dira. Igarleak ezusteko galantak esango dizkio Baserriri, maitasunarekin zerikusia dutenak, batez ere.

Erabateko kontzientzia lortzeko, 'mindfulness' ikastaro bat egingo dute jarraian. Pentsamendu, emozio, sentsazio eta giroari arreta osoa jartzen saiatuko dira, ondo sentitzeko eta ingurukoak ondo sentiarazteko. Nola lortuko dute? Mahaspasa batekin.

Urtea kontzentratuta hastea garrantzitsua da, baina ez da nahikoa. Horregatik beste ikastaro batera bidaliko ditu Maitanek gure bi jubilatuak: etxeko lanak ondo egiteko ikastaroa. Baserri nahiko ondo moldatzen omen da etxeko gauzekin, baina Txankarrak emazteari uzten omen dio etxeko lan gehiena. Hori dela eta, jostorratza eta plantxa erabiltzen erakutsiko diote.

Aurrekoak gutxi balira bezala, 2017a biribila izan dadin, psikologo batek ligatzeko trukuak erakutsiko dizkio Baserriri. Eta Baserrik, denbora galdu gabe, praktikan jarriko du ikasitakoa inguruko batekin.

Urte berria hasteko modurik egokiena, barre egitea da. Hori dela eta, "barreterapia" egitera bidaliko ditu Maitanek bi arrantzaleak. Algaren bitartez onura fisikoak eta mentalak lortzen baitira.

'Baserri, Txankarra eta Maitane' astelehen honetan, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus.en.

 

>

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)