22:30ean
Bahiketa birtualei buruz arituko dira gaur gaueko 'Equipo de Redacción'en
A.E.|EiTB
Aste honetako saioan horrelako bahiketen atzean nor dagoen eta aurre nola egin dakieken aztertuko dute.
Ertzaintzak Euskadin bahiketa birtualak igo egin direla ohartarazi du. Azken bi urteetan %120 igo direla diote. Gaur, 22:30ean, 'Equipo de Redacción' saioak bahiketa hauen atzean nor dagoen eta bahiketei aurre nola egin dakieken aztertuko du.
Delorean euskal taldea Mexikon bahiketa espres baten biktima izan zen, bertan kontzertuak ematen ari zela. Bahitzaileek 300.000 euro eskatu zituzten askatzearen truke. Saioaren lantaldea Zarautzen izango da musika taldearen gurasoek bahiketa nola bizi izan zuten jakiteko. Halaber, Mexikon bizi zen beste emakume euskaldun bat, Maria Villar, bahiketa espres baten biktima izan zen, baina azkenean hil egin zuten, familiak eskatutako dirua ordaindu bazuen ere. Bahiketa eta hilketa haren xehetasunak azalduko dituzte Cesar Charro seguritatean adituak eta bahiketaren negoziaketan parte hartu zuen polizia nazionalak.
Lehen bahiketa espres horiek orain hiru urte hasi ziren Euskadin. Biktimek, aske gelditzeko, euren aurrezki kontuak hustu behar zituzten kutxazainetan. Geroago, bahiketa birtualekin hasi ziren: gezurrezko bahitzaileek telefono bidez mehatxu egiten zieten biktimei euren semeei dirurik jasotzen ez bazuten min egingo zietela esanez. Nafarroako Arazuri herrian horrelako deiak jaso zituzten bizilagunekin hitz egingo dute. Batzuk iruzurraz jabetu ziren, beste batzuek, ordea, ordaindu egin zuten.
Bahiketa birtual hauez gainera, beste iruzur asko gertatzen ari da. Hilero 700 kasu salatzen dituzte, gehienak internet bidezko iruzurrak dira. 'Equipo de Redaccion'ek 2.000 tumoreen iruzurgilea salatu zuen lagunarekin hitz egingo du eta baita Aurora izeneko emakumearekin ere, dirua lortzeko erakarri zuen gizon baten biktimarekin.
Kalean iruzur klasikoak, tokomotxoaren iruzurra esate baterako, eta beste iruzur berri batzuk egin ohi dituzte: istripu faltsuak, margotutako billeteak, gas ikuskatzaile faltsuen bisitak eta milaka eurotako kredituak eskatzeko biktimak engainatzen dituzten saltzaileen kontuak, esate baterako. Adineko pertsonak dira engainatzen errazenak. Hartara, saioak hainbat lagun bilduko ditu esperientziak elkar banatu eta iruzurrei aurre nola egin eztabaidatzeko.
'Equipo de Redacción', gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
us-en.