22:30ean
'Vascos por el Mundo' saioa Vancouverren izango da gaur gauean
EITB
Gorka Vallejo erreportariak Kanadako hiria ezagutuko du bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik.
Magali Donostiako Aiete auzokoa da eta 31 urte ditu. Taiwanen zegoela, Kanadako bere mutilaguna ezagutu zuen eta maitasunak Vancouverrera eraman zuen.
Juan Antonio Ondarroako da, nahiz eta Australian jaio izan. Hamaika urte daramatza Kanadan, okina da eta Vancouverreko Euskal Etxeko presidenteordea da.
Imanol, kasualitateak bultzatuta heldu zen Vancouverrera. 30 urteko galdakaotar honek bi urte daramatza Vancouverren, eta aurretik Holandan eta Ekuadorren bizi izan da.
Nerea 34 urteko bilbotarra da, kanadar batekin ezkonduta dago eta hiru urte daramatza Ipar Amerikako herrialde honetan. Euskadin lan bila egon ondoren, Kanadan lortu du Nereak bere tokia aurkitzea.
Davidek ere ez zuen lanik topatzen bere jatorriko herrian, eta Vanocuverrera joan zen. Bertan, japoniar batekin ezkondu zen eta ahal duen guztietan hiritik alde egiten du inguruko paraje naturaletan murgiltzeko.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.