22:30ean
'Vascos por el Mundo' Hanburgon izango da gaur
EITB
Carolina Calvo kazetariak Iker, Nico, Eider, Alaitz eta Natalia euskaldunen eskutik ezagutuko ditu Alemaniako hiri honetako sekretuak.
Ostegun honetako 'Vascos por el Mundo' saioak Hanburgo hiri alemaniarra ezagutuko du, Carolina Calvo kazetariaren eskutik. Munduko atea ezizenarekin ezaguna da, hiriko kanaletatik bost kontinenteetako 13.000 itsasontzi baino gehiago igarotzen baitira. Hiru ibai ezberdinen gainean kokatuta, hiriko 2.500 zubien artean igarotzen da Hanburgoko bizitza. Bertako portua, gainera, Europako bigarren porturik handiena da, eta munduko bederatzigarrena.
Carolina Alemaniako hiri honetan bizi diren bost euskaldunekin izango da: Iker, Nico, Eider, Alaitz eta Natalia. Beraiekin hiriko sekretu eta tokirik esaguratsuenak ezagutuko ditu. Horien artean, arrain merkatuak derrigorrezko bisita merezi du. Izan ere, igandero, 70.000 bisitari erakartzen ditu Elba ibaiaren ertzetara. Halaber, munduko miniaturen museo ikusgarrienetako bat ezagutuko dute eta, besteak beste, Sankt Michaelis katedrala, Rahtausplatz udaletxeko plaza, Alter Elbtunel tunela, Saint Pauli futbol estadioa, Alster lakua eta festa giro handia duen Reepertbam kalea bisitatuko dituzte.
'Vascos por el Mundo' gaur izango da ikusgai 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.