Kirolak
Pilota egokituko finala Errenteriatik eta binakako finalerdiak Tolosatik, gaur, EiTBn
EiTB
Horrez gain, egunero bezala, Italiako Giroaren jarraipena egingo da, ETB4n lehenik, eta ondoren, ETB1en, eitb.eus-en, Euskadi Irratian eta bukaerako azken minutuak Radio Euskadin.
Gaur, urriak 11, hiru kirol emanaldi eskainiko dira zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Batetik, pilota egokituan sari nagusiaren finala jokatuko da 12:00etan. Urriaren 4an Bidanian sailkatu ziren pilotariak aurrez aurre arituko dira Errenteriatik. Iñaki Divasson-Xabier Arizkorreta eta Leire Esnal-Eneko Sagarmendi izango dira lehian Euskal Pilota Egokituko Master Cupeko final handian. Horiekin batera, urritasun fisikoa duten bi bikote arituko dira igandeko finalean. Aingeru Senperena-Mikel Merino eta Hilario Olano-Beñat Lizaso. Aiestaranek, Jurgi Olasagastik eta Elena Azpeitiak egingo dute honen kontakizuna.
Gero, ETB4n Italiako Giroa izango da ikusgai 14:00 inguruan, eta 15:00etan, ETB1en jarraituko du, "Ez Da Giro" saioarekin. eitb.eus-en eta Euskadi Irratian ere jarraipena egiteko aukera izango da lehen ordutik; eta Radio Euskadik ere Giroko azken kilometroen kontaketa egingo du. 9. etapa eskainiko da, San Salvon hasiko da, eta, 207 km egin eta gero, Roccarasora helduko dira txirrindulariak, behin 4.000 metroko desnibela gaindituta. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Ruta arituko dira solasean. Euskadi irratian berriz, "Hiru Erregeen Mahaia" saioan jarraitu ahalko da etapa. Giroaren ondoren, Paris Tours klasika ere eskainiko da.
Bukatzeko, 17:15etik aurrera, "ETB Kantxa" saioan binakako bi pilota partida eskainiko dira Tolosatik. Lehenengo binakakoan, Irribarria-Erostabe vs P. Etxeberria-Ladis Galarza arituko dira. Bigarrengo partidan, Esku Pilota Enpresen Ligako (LEPM) binakako finalerdiak jokatuko dira, Olaizola II-Urrutikoetxea Elezkano-Zabaletaren aurka. Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute pilota emanaldien jarraipena.