Itxi

Audientziak

ETB2 kateak 2012tik audientzia-zatirik handiena lortu zuen astelehenean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

"El Conquis" saioak inoizko estreinaldirik arrakastatsuena izan zuen % 27,3ko audientzia-zatia lortuz.

Patxi Alonso. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

ETB2 katea, ikusiena izan zen astelehenean, urtarrilak 11. 2012tik hona lortu duen audientzia-zatirik altuena izan zuen, % 15,3ko kuota. Gaueko "Teleberri" albistegia izan zen eguneko saiorik ikusiena, eta eguerdiko albistegia berriz, bigarren ikusiena.

Juan Carlos Etxeberriak aurkeztuta, gaueko albistegiak, % 26,5eko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta 398.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. Eguerdikoak berriz, Africa Baetak aurkeztuta, % 29,1eko audientzia-zatia lortu zuen eta 277.000 ikus-entzulek egin zuten bat albistegiarekin. Halaber, ETB1eko albistegien tartean, eguerdiko "Gaur Egun" albistegiak, Xabier Usabiagak gidatuta, % 5,5eko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean, % 16,7ko kuota.

Urtea hasi zenetik, "Teleberri" albistegiak bataz beste % 26,3ko audientzia-zatia lortu du, eta 336.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan. "Gaur Egun" albistegiak bere aldetik, bataz beste, % 3,7ko audientzia-zatia eta euskaldunen artean, % 9,3.

"El Conquis"en estreinaldiak inoizko daturik onenak lortu zituen

Atzo estreinatu zen ETB2n "El Conquistador Del Caribe" saioaren 17. edizioa. Ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen % 27,3ko kuotarekin, saioaren estreinaldien artean inoizko daturik onena. Halaber, 411.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Patxi Alonsok aurkezten duen saioak aurtengo 36 parte-hartzaileen izenak eman zituen ezagutzera. Horrez gain, kapitainen izenak; kanpamenduen ezaugarriak eta parte-hartzaileen bidaiak azaldu zituzten. Zuzeneko galan,  Julian Iantzi aurkezlearekin bat egin zuen nazioarteko abentura reality berriaren sekretu guztiak ezagutzeko.

"El Conquistador del Caribe" abenturaren lehen atala datorren astelehenean izango da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean. Datorren astean hasiko da "El Conquis" solasaldia ere, asteazken gauero abenturaren analisia eta protagonisten elkarrizketak eskainiko dituen saioa.

Horrez gain, "El Conquistador del Caribe"ko estreinaldiak harrera ezin hobea izan zuen sare sozialetan eta eitb.eus-en. Saioaren hasierarekin batera, #conquisestreno etiketa Twitterren joera izan zen. Halaber, 20.000 erabiltzaile inguruk ikusi zituzten "El Conquistador del Caribe" saioko edukiak eitb.eus-en estreinaldiaren egunean streaming bidez. 36.183 erabiltzaile konektatu ziren, oro har, eta 68.113 orrialde ikusi izan zituen "El Conquistador" saioko webguneak.