Itxi

Eduki nabarmenak

Errege Kopa eta "Conquis", asteazkenean ETB1, ETB2 eta eitb.eus-en

EITB Media

Leer en Castellano

Horrez gain, Bengo abeslaria izango dute gonbidatu ETB1eko "Biba Zuek!" saioan.

Errege Kopa

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Aitor Bengoetxea, Bengo bezala ezaguna den abeslariak, bere lehen lan luzea aurkeztuko du. Lehendik ezagunak dituen "Bakarrik", "Sayek" eta "Hemengatxik" abestiez gain, beste hainbat kantu berri kaleratu ditu, "Galduta", esaterako.

Lehenengo orduan, Domusa Teknik Team Euskal Herriko ultra trail talde berriari buruz hitz egingo dute. Punta-puntako bederatzi korrikalarik osatzen dute taldea, eta horietako bi platoan izango dituzte: Aritz Egea eta Goar Lopetegi. Horretaz gain, Mikel Argoitia taldeko antolatzaileak taldearen nondik norakoak azalduko ditu.

 

"Errege Kopa: Osasuna-Athletic"– 21:00etan ETB1en

Osasuna-Athletic futbol partida zuzenean eskainiko du ETB1ek, 21:00etan.

"Conquis" – 22:40ean ETB2n eta eitb.eus-en

Patxi Alonsok gidatutako eztabaida saioak denetariko edukiak izango ditu asteazken honetan: etorkizun batere argia ez duen talde berdearen nondik norakoak; bikiak berriz ere ika-mikan; eta bi gonbidatu platoan, Miren eta Cierre, euren taldeen joan-etorri guztiak kontatzeko.  Halaber, edizio honetan guztiek itxaroten duten immunitate jokoaren xehetasun guztiak emango ditu Lur Errekondok, eta orain arte ikusi gabeko irudiak erakutsiko dituzte

 

"Errege Kopako saio berezia" – 23:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Osasunak eta Athleticek Iruñean jokatuko duten Errege Kopako finalerdiko joaneko partida ardatz hartuta, saio berezia gidatuko du Ana Ramosek zuzenean Bilboko platotik. Janire Fragua, Gorka Iraizoz eta Miguel Angel Lotinarekin batera egingo du, eta konexioak egingo dituzte Sadar futbol zelaiarekin azken ordukoa jasotzeko.