22:15ean
'Pintxo & Pote' Donostiako Zinemaldian izango da gaur gauean
A.H. | EITB
Donostiako tabernak ezagutu dituzte eta Zinemaldiko egunetan hirian dagoen giroan murgilduko dira Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Asier Hormaza eta Andoni Agirregomezkorta Donostia Zinemaldian murgilduko dira, gaurko 'Pintxo & Pote' saioan, Josema Azpeitiak aginduta. Andoni eta Asier Sigourney Weaver-ren photocall-ean egongo dira, eta Kursaalean egingo duen prentsaurrekora ere sartuko dira.
Gero, Andoni Zazpi tabernara joango da eta pintxo bi kozinatuko ditu Paul Arrillaga sukaldariarekin. Asier, bitartean, Txuleta jatetxera abiatuko da. Bertan, Ander Esarterekin txuleta bat nola egiten den ikasiko du.
Andonik Basque Culinary Center bisitatuko du eta Aitor Folgoso ikaslearekin eta Mehmet Gürs sukaldari turkiarrarekin egongo da. Asier Ekain Irigoien errealizadorearekin Oquendo tabernara joango da zerbait hartzera.
Andonik eta Asierrek Aquarium-eko Bocado jatetxean elkartu eta pote bat hartuko dute elkarrekin, gero berriro ere, banatzeko.
Andoni Itziar Ituño aktorearekin Azkena tabernan egongo da, eta Asier, Gandariasera joango da eta Eloy Quintas sukaldariarekin pintxo bat egingo du.
Andonik A Fuego Negro taberna bisitatuko du eta, bertan, Edorta Lamorekin pintxo bat kozinatu du. Ondoren, Gorka Otxoa eta Patxo Telleria elkarrizketatuko ditu Keler karpan.
Asier eta Andoni Basque Culinary gastronomiko saridunarekin, Ima Cuestarekin, egongo dira, Kursaalean. Bukatzeko, aurkezleak Basque Culinary Center-ren Joan Roca sukaldariarekin egongo dira.
'Pintxo & Pote' astearteetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
ta eitb.eus-en.