Cargando...

Zuzenean

Gabonetako Loteria 2020

Hego Euskal Herriak zortea alde izan du aurten: sariak Berrizen, Bilbon, Barakaldon edo Cascanten

Eider Garaikoetxea Ortiz de U. | EITB MEDIA

- Sari potoloak (72.897) lau milioi euro utzi ditu Bilboko Zurbaranbarri auzoan.

- 55.483 zenbakiak 7,2 milioi banatu ditu Berrizen (Bizkaia).

- Bigarren sariaren zati bat (6.095) Barakaldon egokitu da. 1,12 milioi euro dira saritan.

- Cascanteko (Nafarroa) administrazio bati 200.000 euro tokatu zaizkio bigarren laugarren saritik (38.341).

- Bosgarren sariek zori ona banatu dute Hego Euskal Herriko hainbat txokotan. Hala nola, Bilbon, Barakaldon, Getxon, Leioan, Erandion (Bizkaia), Donostian, Azpeitian, Irunen (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Iruñean eta Tuteran (Nafarroa). 

Begiratu sariren bat egokitu zaizun.

Actualizar

Amaitu da aurtengo Gabonetako Loteriaren zozketa.

Zazpigarren bosgarren saria (43.831) oso banatuta dago. Besteak beste, Donostian, Azpeitian (Gipuzkoa), Getxon (Bizkaia), Gasteiz (Araba) eta Tuteran (Nafarroa) saldu dute.

31.617 zenbakiari egokitu zaio azken bosgarren saria. Hego Euskal Herrian ez da ezertxo ere saldu.

Zazpigarren bosgarren saria: 43.831.

Barakaldoko (Bizkaia) loteria administrazio batek bigarren sariaren (6.095) serie bat saldu du. 1.250.000 euro dira guztira.

Bigarren saria (6.095) atera da.

Laugarren sari horren (38.341) serie bat Nafarroako Cascante herrian saldu dute. 200.000 euro dira saritan.

38.341 zenbakiari egokitu zaio bigarren laugarren saria.

BIDEOA | Gabonetako sari potoloa, 72.897a

Berrizko loteria administrazioak Bilboko San Adrian auzoko "Bar Marian" tabernari saldu dizkio bosgarren sariaren hainbat dezimo (55483) eta beste batzuk, Durangoko eskola bati.

Bilboko 58. zenbakiko loteria administrazioak (Zurbaranbarri kaleko 1. dagoena) sari potoloaren (72.897) serie bat saldu dute. Guztira, lau milioi euro dira.

Atera da Gabonetako Loteriaren sari nagusia: 72.897

Zoritxarrez, lehendabiziko laugarren sari hau (75.981) ez da EAEn eta Nafarroan saldu.

Laugarren sarietako bat atera da: 75981.

Seigarren bosgarren sari horrek, 28.674ak, 120.000 euro utzi ditu Leioan (Bizkaia). Arteako Merkataritza gunean eta Sabino Arana kaleko administrazioetan saldu dute.

Beste bosgarren sari bat: 28.674

Hego Euskal Herriak zortea kontra eduki du irten den lehen sari nagusietakoarekin, hirugarrenarekin (52.472).

Hainbat lekutan saldu dute, besteak beste, Barbaten (Cadiz), Torreviejan (Alacant), Madrilen eta Toledon.

BIDEOA | 55483 zenbakiak bederatzi milioi utzi ditu Berrizen 

Hirugarren saria atera da: 52.472. Dezimo bakoitzak 50.000 euroko saria izango du.

Bosgarren sari honen zati bat Bilbon eta Berrizen (Bizkaia) saldu dute.

Beste bosgarren sari bat: 55.483.

Bosgarren sarien erdia atera da jada (zortzi dira, guztira). Hortaz, aipatutakoez gain, sari potoloa, bigarren eta hirugarren sariak, eta bi laugarren sariak falta dira.

Azken bi bosgarren sari horietako bakar bat ere ez da Hego Euskal Herrian saldu.

Beste bosgarren sari bat:  49.760, hau ere dezimoko 6.000 eurorekin.

Beste bosgarren sari bat: 19.371.

Pandemia dela eta, garbiketa zerbitzua indartu egin dute aurten.

Garbitzaile bat aulki bat desinfektatzen. Argazkia: EFE

Bosgarren sarietako bat (86.986) saldu duten Iruñeko estankoko eta Tuterako Loteria administrazioko arduradunek nabarmendu dutenez, "oso pozik" daude, nork eskuratu duen ez dakiten arren.

Jesus Maria Madurga Iruñeko Ciudadela kaleko estankoko jabeak argitu du oraindik goiz dela jakiteko nork eskuratu duen dezimoa. "Espero dut ohiko bezeroren bat izatea. Orokorrean, ilusioa egiten dizu, baina bezeroak badira, gehiago. Egunero daude gurekin, ilusioarekin datoz, eta ezagutzen dituzu", azaldu du.

"Oso pozik gaude, zortzi urte hauetan bigarren aldia da sari bat banatzen dudana. Ilusio berezi ematen dizu", Madurgaren esanetan.

Emilio Casado Tuterako 3. loteria administrazioko ugazabaren senarrak gogorarazi duenez, bestalde, duela bi urte hirugarren sari bat saldu zuten. Gaurkoa (dezimo bakarra) "pizgarria da, urte zaila izan delako eta gutxiago saldu dugulako. Lanean jarraitzeko pizgarria da, ilusioarekin jarraitzeko", adierazi du.

Gabonetako Loteriaren zozketan azaldu diren lehen bosgarren sariak hiru minutuko aldearekin kantatu dituzte San Ildefonsoko umeek.

Lehendabizikoa (86.986a) 09:17an abestu dute, zozketa hasi eta minutu batera. Hiru minutu eskasera atera da bigarrena (37.023).

Gabonetako Loteriaren zozketa ezohiko honek utzitako lehen irudiak. Argazkiak: EFE

37.023 zenbakiak, bosgarren sarietako batek, 60.000 euro utzi ditu Barakaldon. Serie oso bat saldu dute Gurutzeta auzoko lehen loteria administrazioan.

Saria abestu duten San Ildefonsoko bi umeak, zozketan. Telebista seinaletik hartutako irudia.

86.986a honako udalerrietan saldu dute:

Irun -Gipuzkoa- (hiru dezimo)

Iruñea -Nafarroa- (bi dezimo)

Bilbo, Erandio, Getxo -Bizkaia- eta Tutera -Nafarroa- (dezimo bana)

 

Barakaldon (Bizkaia) saldu dute bigarren bosgarren sari honetako hainbat dezimo.

Bigarren bosgarren sari bat ere kantatu dute: 37.023

Lehen bosgarren sari hori (86.986) oso banatua dago, eta Euskal Herrian ere saldu da. Besteak beste, Tuteran (Nafarroa), eta Getxon, Bilbon eta Erandion (Bizkaia).

Lehen bosgarren sari bat: 86.986

Agertokian dira jada sariak kantatuko dituzten San Ildefonsoko umeak.

Gaur banatuko diren sarien nondik norakoak:

Lehen saria (sari potoloa): 20.000 euro jokatutako euro bakoitzeko (400.000 dezimo bakoitzeko)

Bigarren saria: 6.250 euro jokatutako euro bakoitzeko (125.000 dezimo bakoitzeko)

Hirugarren saria: 2.500 euro jokatutako euro bakoitzeko (50.000 euro dezimo bakoitzeko)

Laugarren saria: 1.000 euro jokatutako euro bakoitzeko (20.000 euro dezimo bakoitzeko)

Bosgarren saria: 300 euro jokatutako euro bakoitzeko (6.000 euro dezimoko)

Halere, bada gehiago. Kontsultatu hemen Gabonetako Loteriaren sari guztiak.

Estatistiken arabera, Gabonetako Loteria eskuratu duen orok sariren bat irabazteko % 13ko probabilitatea du.

Araban, batez beste, 48,78 euro jokatu dituzte aurten; Bizkaian, 75,84 euroraino igo da gastua. Gipuzkoan eta Nafarroan 53,23 eta 47,98 euro xahutu dituzte, batez beste.

10 minutu baino gutxiago falta dira zozketa hasteko. Dena prest dago Madrilgo Errege Antzokian.

Estatuko Loteria eta Apustu Elkarteak egindako aurreikuspenen arabera, EAEko herritarrek 77 euro jokatuko dute batez beste Gabonetako Loterian, nafarrek, 55.

Zozketari ez ezik, salmentei ere eragin die covid-19ak. Loteria administrazioetako iturrien arabera, beste urteetan baino % 20 eta % 50 artean saldu dute aurten.

Loteria administrazio bat. Argazkia: EFE

Pandemiaren eraginpean egingo dute aurten Gabonetako Loteriaren zozketa. Hala, historian lehen aldiz, publikorik gabe gauzatuko da, segurtasun neurri zorrotzen artean.