Cargando...

Jarraipen berezia

21/22 denboraldia

Neguko merkatuko azken fitxaketak

EITBkirolak

Azken fitxaketak, zurrumurruak, utzitako jokalariak, kontratu berritzeak eta agurrak nazioarteko futbolean.

Actualizar

Vila-realek fitxaketa garrantzitsua egin zuen bart.

Alaveseko Sylla jokalariak Rayo Vallecanon jokatuko du

Reinildo Mandava Atletico Madrilek fitxatu egin du eta Vila-realera Giovani Lo Celso argentinarra heldu da taldea indartzeko.

Bartzelonak ere beste aurrelari bat izango du: Pierre-Emerick Aubameyang, agente aske bezala helduko da.

Cadizek Lucas Perez fitxatu du

TOTTENHAM | Juventusek ofizial egin du Rodrigo Bentancur bere jokalaria Tottenham Hotspurren jokatuko duela.

EVERTON | Frank Lampard, entrenatzaile berria

Hurrengo orduetan izan daitzekeen fitxaketak:

Bryant Gil, Tottenhametik Valentziara

Aubameyang, Arsenaletik Bartzelonara

Manu Vallejo, Valentziatik Alavesera

Christian Eriksen jokalaria Premier League txapelketako Brentford taldean arituko da denboraldia amaitu arte.

Duela zazpi hilabete bihotz-arazoak izan zituen Eurokopan, baina ondo dago jada.

Eriksen

Levantek Martin Caceresen fitxaketa iragarri du,. 34 urteko jokalariak Italiako Cagliariakin zuen kontratua deuseztatu egin du.

Amorebietak Javi Ros (Tutera, 1990-2-16) fitxatu du denboraldia amaitu arte. Erdilari nafarra Real Zaragoza taldetik utzita iritsiko da Iñigo Velez de Mendizabalek zuzentzen duen taldera, 2016ko urtarriletik talde horretan aritu ostean.

Rosek eskarmentu handia du SmartBank Ligan, 190 partida jokatu baititu bertan, eta Real Sociedad, RCD Mallorca eta Real Zaragoza taldeen elastikoak defendatu ditu.

19 urte besterik ez zituela egin zuen debuta neurketa ofizialean Donostiako taldearekin, 2008-2009 denboraldian. Horrez gain, 2012-2013 eta 2013-2014 deboraldien artean 15 liga partida jokatu zituen maila gorenean txuri-urdin gisa. Azken denboraldi horretan Txapeldunen Ligako bi lehiatan parte hartu zuen.

Osasunan utzita jokatzen ari zen Javier Ontiveros Fuenlabradan amaituko du denboraldia Vila-realek iragarri duen bezala.

Talde nafarrak erosteko aukera izango du oraindik.

Javier Ontiveros

BARTZELONA | Adama Traore fitxatu egin du talde katalanak

Amorebietak Andoni Lopez fitxatu du eta baja eman dio Aitor Arregi atzelariari

 Amorebietak Lezamako harrobian hezitako Andoni Lopez ezker hegaleko jokalaria fitxatu du Logroñes taldetik, eta, aldi berean, Iñigo Velez de Mendizabalek zuzentzen duen taldean presentzia galduz joan den Aitor Arregi erdiko atzelariaren kontratua eten du.

Andoni Lopez (Barakaldo, 1996-04-05) Athleticen lehen taldearekin debuta egitera iritsi zen 2017-2018 denboraldian, Gironaren aurka Montilivin jokatu zuen ligako partida batean.

Jokalari urdin berriak eskarmentua du SmartBank Ligan. Hala, berrogeita hamar partida inguru jokatu ditu Almeriarekin (2018-2019), Elxekin (2019-2020) eta Unión Deportiva Logroñesekin (2020-2021).

Ilaix Moribak Valentzian jokatuko du utzita denboraldi amaierara arte.

Natxo Gonzalez, Malaga taldeko entrenatzaile berria 

Ivan Martinek ez du Alavesen jarraituko. Gironan jokatuko du denboraldi amaierara arte 

Ivan Martin

Atletico Madrilek Daniel Wass fitxatu du Valentziari 2,7 milioi euro ordainduta. Jokalariak 2023ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua 

Anthony Martial, Sevillako jokalari berria. Manchester Unitedek utzita iritsi da, denboraldi amaierara arte

FC BARTZELONA | Dusan Vlahovicek Fiorentina utzi eta Juventusen jokatuko duela dirudi. Hori ematen bada Alvaro Moratak errazago izango du talde katalanean jokatzeko.

VALENTZIA | Eray Comert jokalari suitzarra fitxatu du Valentziak. Gaur heldu da eta azterketa medikua igaro ondoren taldekideekin batuko da lanean hasteko.

Athletic Clubek eta SD Amorebietak akordioa adostu dute Peru Nolaskoain erdilari gipuzkoarrak Zornotzako taldean joka dezan ekainaren 30era arte, utzita.

Nolaskoain ostiral honetan bertan entrenatu da talde urdinarekin, eta "dagokion osasun-azterketa gainditu ondoren sinatu du" bere lagapen kontratua. Behin denboraldia amaituta, Athleticera itzuliko da, 2024ko ekainaren 30era arte baitu kontratua Bilboko taldearekin.

Osasunak eta Zaragozak akordioa itxi dute Jaume Grauk Aragoiko taldean joka dezan:

Sergio Morenok Amorebieta taldean jokatuko du denboraldi amaierara arte, Rayo Vallecanok utzita

Oscar Rodriguezek (Sevilla) Getafen jokatuko du, utzita

Tonny Vilhenak Espanyolen jokatuko du denboraldi amaierara arte, Krasnodarrek utzita

Mayoral eta Villar, Getafeko jokalari berriak. Utzita iritsi dira AS Roma taldetik

Osasunak Rober Ibañez utzi dio Leganesi denboraldia amaitu arte.

Bartzelonak Ferran Torres aurkeztu du.

Urtarrilean neguko fitxaketak egiteko epea zabaldu da

Negua

Pablo Sarabiak PSG utz eta Portugaleko Sportingen arituko da

Valentziak Helder Costa aurrelaria fitxatu du

Mallorcak Matthew Hoppe estatubatuarraren fitxaketa iragarri du, Schalke 04tik heldu da

Saul Ñiguezek Chelsean jokatuko du, Atletico Madrilek utzita 

Sergi Guardiolak Rayo Vallecanon jokatuko du, Valladolidek utzita 

Jeison Murillo Celtara itzuli da, Sampdoriak utzita 

Betisek Hector Bellerin fitxatu du, Arsenaletik

Elxek Gumbau fitxatu du 

Hugo Duro, Valentziako jokalari berria 

Ilaix Moriba, RB Leipzig taldeko jokalari berria

Benficako Florentino erdilariak Getafen jokatuko du denboraldia amaitu arte, utzita.

Herbeheretako Go Ahead Eagles taldean jokatu du Iñigo Cordobak.

Ruben Sobrino Cadizeko jokalaria izango da 2024ra arte.

Valentziak Foulquier hegalekoa fitxatu du.

Kang In Lee Mallorcan arituko da Valentzia utzi eta gero

Venezuelako Gaby Garcia aurrelariak Realean jokatuko datozen bi denboralditan.

Granadak Santiago Arias fitxatu du Atletico Madriletik, utzita.

Iago Herrerin Athleticeko atezain ohiak Saudi Arabiako Al-Raed Clubean jokatuko du datorren denboraldian, Pablo Machinek entrenatutako taldean, hain zuzen ere.

Hedabide batzuk iragarri duten bezala Realak Milaneko Samu Castillejo nahi du

Mbappe eta Real Madril dira merkatuaren azken orduko protagonistak. Joaten utziko dio PSGk?

Horrela bada fitxaketa gehiago eman daitezke

Cristiano Ronaldok Manchester United taldean jokatuko du berriro, 12 urteren ostean. Talde ingelesak aurrelari portugaldarraren fitxaketa iragarri du. Cristianok duela 12 urte utzi zuen Manchester Real Madrilera joateko. Ondoren, JUventus taldean aritu da.

Vila-realeko Ontiverosek Osasuna jokatuko du

Alvaro Odriozola Realeko jokalari ohia Real Madriletik aterako da, utzita, Fiorentinan jokatzeko. Talde italiarrak ez du donostiarra erosteko aukerarik izango.

Jon Bautista Realeko aurrelariak Leganesen jokatuko du, utzita, urtebete, Jokin Aperribay talde txuri-urdineko presidenteak konfirmatutakoaren arabera.

Realeko Willian Josek  Betisen jokatuko du utzita

Willian José

Valentziak Valladolideko Marcos Andres jokalaria fitxatu du. Brasildarra aurrelaria da eta bost urteko kontratua sinatu du.

OFIZIALA: Alexander Sorloth, Realeko aurrelari berria. Denboraldi amaiera arte jokatuko du talde txuri-urdinean, Leipzigek utzita

Sorloth

Sevillak Thomas Delaney fitxatu du, lau denboraldirako

Alexander Sorloth aurrelariak azterketa medikua pasatu du Donostian.

Leizpig utzita talde txuri-urdinean jokatuko du norvegiarrak datorren denboraldian eta hurrengo orduetan ofizial izatea espero da, sinatzea besterik ez da falta.

Realak aurki egingo du ofizial fitxaketa, Alexander Sorloth (RB Leipzig) Donostian da jada

Espanyolek Loren fitxatu du

Paris Saint Germain taldeak ezetz esan omen dio Real Madrili Kylian Mbappegatik egindako eskaintzari. Beraz, 160 milioi euro ez dituzte onartu, baina eskaintza hori 200era heltzen bada baliteke onartzea, L' Equipe egunkariak esan duen bezala.

Mbappe

Borussia Dortmund taldeko Thomas Delaney erdilari alemaniarra goizaldean heldu da Andaluziara. Sevillarekin akordioa itxiko du datozen hiru denboraldietarako.

Gaizka Larrazabalek Amorebietan jokatuko du, Zaragozak utzita

Larrazabal

Alexander Sorloth (RB Leipzig)

Eman daitezkeen mugimenduak

Alexander Sorloth aurrelaria Realera (RB Leipzig taldeak utzita)

Willian Jose, Betisera, utzira ere

Loren aurrelaria Espanyolen amaitu dezake

PSGko Mbappe Real Madrilera

Pjanic eta Umtiti Bartzelonatik hurrun

@OfficialSSLazio

S.S.Lazio Mano que escribe We're delighted to announce the signing of @_Pedro17_!

Realean jokatu zuen Real Madrileko Martin Odegaard jokalariak Premierren jokatuko du:

Benjamin Lacomte, Atletico Madril taldeko atezain berria

Elxek Pipa Benedetto argentinarra fitxartu du

Espanyolek Aleix Vidal fitxatu du

Fer Niñok Mallorcan jokatuko du, Vila-realek utzita

Martin Odegaardek (Realeko jokalari ohia) Real Madril utzi eta Arsenalen jokatuko du. Londreseko taldeak 40 milioi euro ordainduko omen ditu.

Toda hace indicar que Martin Odegaard, ex de la Real Sociedad, dejará el Real Madrid y será nuevo jugador del Arsenal por unos por 40 millones de euros

martin odegaard

Orain arte Sassuolon izandako Manuel Locatellik azterketa medikua egin du goizean Turineko Juventus taldearekin.

Beraz, Italiarekin Europako Txapelduna izan den jokalaria, Massimiliano Allegriren aginduetara jarri da jada.

Erromak Abraham fitxatu du

Raphaël Varane defentsa frantziarrak Manchester United taldean jokatuko du 2025. urteko ekainera arte. Fitxaketatalde ingelesak konfirmatu du larunbat honetan. Ondorioz, Varanek amaitutzat eman du Real Madrilen egindako 10 denboraldiko ibilbideari.

OFIZIALA: Chelseak Romelu Lukaku fitxatu du, Inter Milani 115 milioi euro ordainduta

Kevin Rodriguesek Rayo Vallecanon jokatuko du, Realak utzita

Kevin Rodrigues

PSGk Messi fitxatu du

Lionel Messi

Martin Merquelanzek Rayo Vallecanon jokatuko du, Realak utzita

Martin Merquelanz

Realak bigarren fitxaketa baten berri eman du igande honetan Sanserako: German Valera. Utzita helduko da Donostiara, baina talde txuri-urdinak erosteko aukera izango du.

Realak aurre-akordioa du Malagarekin, Cristo Romero atzelari andaluziarrak Xabi Alonsok entrenatzen duen Sansen utzita joka dezan.

Manchester Cityk Grealish fitxatu du

Facundo Pellistrik utzita jokatuko du berriro Alavese

Facundo Pellistri Alavesera itzuliko da

Eibarrek Toño Garcia jokalaria fitxatu du denboraldi baterako 

Alavesek Cristina Auñon fitxatu du

Eibarrek Ager Aketxe bizkaitarra fitxatu du

Eibarrek Ander Cantero atezaina fitxatu du 2024ko ekainera arte, klubak berak igande honetan sare sozialetan aditzera emandakoaren arabera.

Mamadou Loum senegaldarrak utzita jokatuko du Alavesen

Mamadou Loum utzita dator Alaves taldera

Alvaro Peñak Amorebietan jokatuko du

Eibarrek hiru denboraldirako fitxatu du Juan Diego Molina "Stoichkov"

Eibarrek Poloniako lehen mailan jokatzen duen Piast Gliwice taldeari saldu dio Kadzior jokalaria

Amorebietak ofizial egin du Gorka Guruzeta aurrelariaren fitxaketa. Sabadelletik helduko da SmartBank LLigan debuta egin duen talde bizkaitarrera.

Bart negoziaketak itxita gabe zeuden oraindik eta gaur Urritxeko taldeak ofizial egin du eragiketa.

REALA | Jokin Aperribay presidenteak esan du Willian Josek egindako adierazpenak ez direla zuzenak. Aurrelaria taldean jarraitzeko aukerak dituela nabarmendu du eta Donostia utzi nahi duela ez duela esan.

Willian Jose

PSGk Donnarumma atezaina fitxatu du 2026ra arte. Eurokopako jokalari onenak Parisko taldean jokatuko du

Amorebietak Roberto Santamaria atezaina fitxatu du

Carlos Bacca, Granada taldeko jokalari berria

Kiko Casilla, Elxek fitxatu duen atezaina

Alderete, Valentzia taldeko jokalari berria

Atletico Madrilek Rodrigo De Paul fitxatu du

Simeonek kontratua berritu du Atletico Madrilekin, 2024ko ekainaren 30era arte

Junior Firpo jokalariak Premier Leagueko Leeds United taldean jokatuko du. 15 miloi euro ordainduko diote Bartzelonari.

Andoni Iraolak Rayo Vallecanon jarraituko du datozen bi denboraldietan. Talde madrildarrak kontratu berritzea iragarri du gaur.

Andoni Iraola

Paris Saint-Germainek eta Sergio Ramosek akordio itxi omen dute datozen bi denboraldietarako, L'Equipe egunkari frantziarrak iragarri duen bezala.

Sergio Ramos

OFIZIALA Marko Dmitrovic, Eibarreko jokalari ohia, Sevillako jokalaria da jada

Iñigo Vicentek Mirandesen jokatuko du datorren denboraldian, Athleticek utzita 

Eibarrek Glauder fitxatu du, 2023ra arte

Eibarrek bi fitxaketaren berri eman du: Oscar Sielva eta Jose Corpas. Biek hiru denboraldirako sinatu dute, hau da, 2024ko ekainera arte.

Sielva Ponferradinatik helduko da

eta Corpas Almeriatik

Alavesek bere azken bi fitxaketak aurkeztu ditu

Bartzelonak ofizial egin du Memphis Depayren fitxaketa

Betisen fitxaketa

PSGren fitxaketa garrantzitsua

Sergio Postigo (Levante)

Carlos Isaac jokalaria Alavesera bueltatuko da Albaceten utzita jokatu eta gero. Bigarren jokalaria izango da taldea indartzeko.

Hemen Alaveseko Burguiri egindako elkarrizketa Radio Vitorian:

Betisek Senegaleko Youssouf Sabal defentsa fitxatu nahi du eta negoziaketetan omen dago.

Raul Lizoain atezainak Mirandesen jarraituko du 2022ar arte. Horrela iragarri du Miranda de Ebroko taldeak.

Unai Veiga,  Sanseko jokalaria, UD Las Palmasen lehen fitxaketa da, 2024ra arte sinatu du.

Alex Corredera erdilari katalanak CD Tenerifen jokatuko du datorren denboraldian.

OFIZIALA: Koemanek Bartzelona zuzentzen jarraituko du 2020-2021 denboraldian

INTER MILAN | Italiako txapeldunak entrenatzaile berria du jada

Romelu Lukaku aurrelariak, Italiako A Serieko jokalaririk onena aurreko denboraldian, talde berean jarraituko du, hots, Inter Milanen, nahiz eta Antonio Conte entrenatzaileak kluba utzi.

Carlo Ancelotti, Real Madrilek entrenatzaile berria

0:23

BARTZELONA | Egun Betisen dagoen Emerson de Souza defentsak talde andaluziarra utziko du eta Bartzelona aldera joango da uztailaren 1ean.

Etorkizunean jokalaria saltzen badute Betisek salmentaren %20a jasoko luke.

Bartzelonak Eric Garcia ere fitxatu egin du

Getafek Michel aurkeztu egin du

Andrea Pirlok ez du Juventusen jarraituko, horrela iragarri du Turineko klubak gaur goizean.

Italiako Kopa eta Supercopa erdietsi ditu aurten, baina hurrengo urtean ez dela egongo esan dute.

12:18