Zuzenean
21:57 Calellako (Bartzelona) hotel batetik 200 guardia zibil baino gehiago bota egin dituzte, bart herritarren kontra oldartu ostean. Manifestari ugari hotelaren aurrean bildu ziren, guardia zibilek erreferendumean izan zuten jokabidea salatzeko eta guardia zibilek herritarren aurka egin zuten.
21:16 Anna Gabriel CUPeko diputatuak biharko greba orokorrean parte hartzeko deia egin du, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak igandeko erreferendumean izan zuten jokabidea salatzeko.
Greba horren ondorioz, Kataluniaren independentzia aldarrikatzeko epeak egokitu egin beharko dituztela aitortu du.
"Atzo gertatu zena kontuan hartuta eta greba orokor baten atarian egonda, bistakoa da epeak egokitu egin behar direla. Emaitzak ahalik eta azkarren indarrean jarrita, hobeto, baina mobilizazioetara ere adi egon behar dugu", azaldu du.
20:56 En Comu-Podem taldeak Katalunian deitutako greba orokorrarekin bat egitea erabaki du, ERCk eta PDeCAT alderdiekin bat eginda. Horrenbestez, talde horretako ordezkariak ez dira Espainiako Kongresuan eta Senatuan izango astearte honetan.
20:40 PSOErekin eta Ciudadanosekin "adostasuna" mantentzeko asmoa berretsi du Mariano Rajoyk, "Espainiako sistema demokratikoaren defentsan".
Kataluniako egoerari aurre egiteko Pedro Sanchezek eta Albert Riverak egindako proposamenak "arduraz eta leialtasunez" aztertuko dituela agindu du, Espainiako Gobernuak ohar bidez jakitera eman duenez.
19:57 Albert Riverak Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzeko eta Katalunian hauteskunde autonomikoak deitzeko eskatu dio Mariano Rajoyri.
Ciudadanoseko buruzagia eta Espainiako Gobernuko presidentea ordubete eta laurden egon dira bilduta Moncloa Jauregian.
18:48 Carles Puigdemontekin berehala negoziatzen has dadila eta alderdiekin egiten ari den bilera-sortan Podemosekin ere hitz egin dezala eskatu dio Pedro Sanchezek Mariano Rajoyri Moncloa Jauregian egin duten bileran.
Bi horiek dira PSOEren idazkari nagusiak Espainiako Gobernuko presidenteari egin dizkion eskaera nagusiak, Alderdi Sozialistak ohar batean jakinarazi duenez.
18:28 ELA, LAB, ESK, Steila, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte astearte honetarako Euskal Herrian, Katalunian egingo dute greba orokorra babesteko eta hemen ere prozesu soberanista bat abian jartzea eskatzeko.
Goizean, elkarretaratzeak egingo dituzte lantokietan. Gainera, 11:00etan, bilkurak izango dira Bilbo, Donostia eta Gasteizko udaletxeetan, eta 12:00etan, Iruñeko udaletxearen aurrean.
Arratsaldean, berriz, manifestazioak antolatu dituzte Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, 19:00etan.
18:19 Mariano Rajoyk "Konstituzioaren aldeko alderdien batasuna eta zuzenbide estatuaren defentsa" aldarrikatu ditu Pedro Sanchezekin Moncloa Jauregian egin duen bileran.
Estatuak Katalunian eman beharreko urratsak aztertu dituzte Espainiako Gobernuko presidenteak eta PSOEren buruzagiak. Batzarrak ordubete eta erdi inguruko iraupena izan du.
17:38 CCOO eta UGT sindikatuek ez dute bat egin biharko grebarekin; bai, ordea, FC Bartzelona, Espanyol eta Girona futbol taldeek.
17:07 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia hartu du gaur arratsaldean Moncloan, U-1en osteko egoera aztertzeko.
17:00 Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak esan duenez, "Kataluniak ez du independentzia lortuko" "legaltasun" eta "arrazionaltasun ekonomiko" arrazoiengatik. Haren ustez, "Espainia barruan hobeto joango zaio".
16:58 Kataluniako unibertsitateek bat egin dute Demokraziaren aldeko Mahaiak deitutako greba orokorrarekin, urriaren 1ean erreferenduma ekiditeko asmoz izandako indarkeria poliziala gaitzesteko.
16:52 FB Barcelonak Demokraziaren Aldeko Mahaiak deitutako greba orokorrarekin bat egitea erabaki du, eta horregatik asteartean kluba itxita egongo dela jakinarazi du.
16:49 BIDEOA: Ciudadanosek, PSCk eta PPCk U-1ean gertatutakoari buruzko iritzia eman dute
16:41 BIDEOA: Rajoy PSOE eta Ciudadanoseko buruekin bilduko da Kataluniaz hitz egiteko
16:23 Generalitateko Hezkuntza departamentuak esan du Katalunian hezkuntza-zentroetan urriaren 1ean izandako kalteak 314.000 eurokoak direla.
Hezkuntza departamentuan bidalitako ohar baten arabera, kalterik handienak Bartzelonako Hezkuntza Partzuergoaren eskoletan izan dira: 98.000 euro.
15:45 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Kataluniako Parlamentuaren eta talde subiranoen esku utzi ditu independentzia bideko datozen pausoak, balizko aldebakarreko deklarazioaren formatua eta denbora barne.
15:28 Milaka ikasle unibertsitariok (16.000 inguru, Udaltzaingoaren arabera) kontzentrazioa egin dute Bartzelonako Universitat plazan, indarkeria poliziala gaitzesteko eta erreferendumeko emaitza babesteko. Martxa isila egin dute Katalunia plazaraino. Irudia: EFE
15:12 Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin hitz egin du, telefonoz, eta "Espainiaren batasun konstituzionalarekin" konpromisoa duela jakinarazi dio, Eliseotik jakitera eman dutenez.
14:55 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak berretsi duenez, urriaren 1ean Katalunian egindako erreferendumaren emaitzak "lotesleak" dira, baliotasun osoa dute, eta, ondorioz, "erabaki politikoak" ekarriko dituzte.
14:39 BIDEOA: ''Elkarrizketarik gabe ez da konponduko Kataluniako egoera''
14:15 Ada Colau Bartzelonako alkateak salatu duenez, Estatuko segurtasun indarrek "eraso sexualak" egin zituzten erreferenduma eragozteko oldarraldietan.
"Eraso sexualen biktima izan ziren hainbat emakumeren testigantzak heldu zaizkigu. Kasu bat baino gehiago dago. Lekuko zuzen bat dugu, adibidez, Barcelonetan", azaldu du.
14:13 BIDEOA: Barkos: 'Ezberdintasun politikoak elkarrizketarekin bideratu behar dira'
14:09 Carles Puigdemont Kataluniako Gobernuko bozeramaileak uste du beharrezkoa dela Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren arteko "bitartekaritza". "Bitartekaritza horrek, eraginkorra izateko, nazioartekoa behar du izan", erantsi du.
14:04 BIDEOA: Milaka kataluniarrek U-1eko biolentzia salatu dute
13:52 Katalunian urriaren 1ean izandako indarkeria dela eta, "oso arduratuta" dagoela esan du Zeid Ra'ad Al Hussein Nazio Batuen Giza Eskubideetarako goi komisarioa eta "ikerketa independente eta inpartzial" bat eskatu du.
"Oso arduratuta nago Katalunian igandean izandako indarkeriarekin. Ehunka pertsona zauritu dira. Espainiako agintariei ikerketa zorrotz, independente eta inpartzial bat egiteko eskatu nahi diet", adierazi du ohar batean.
Al Husseinen hitzetan, "poliziaren erantzuna proportzionatua eta beharrekoa izan behar da beti".
13:47 Biharko deituta dagoen greba orokorraren harira, Puigdemontek iragarri du Generalitateak bat egingo duela eta, hortaz, ez dutela astearteroko bilera egingo. "Gizalegearen gure aurpegirik onena erakutsi behar dugu bihar, beste behin", esan du.
13:38 Carles Puigdemonten arabera, aurreikusten dituzten hauteskunde bakarrak "konstituziogileak" dira.
#President @KRLS: ?L'unica convocatoria electoral que hi ha marcada al calendari son les eleccions constituents? #CatalanReferendum
? Govern. Generalitat (@govern) 2017(e)ko urriak 2
13:29 Generaliteko presidenteak argitu du ez dutela Espainiako Gobernuarekin "hartu-emanik" izan azken orduetan, "lastima", erantsi du. "Arazo politikoa da, ez poliziala", dio.
13:25 Puigdemonten esanetan, "Europar Batasunak beste leku batera begiratzeari utzi behar dio, Katalunian gertatzen dena Europako arazoa da eta".
13:21 "Estatuko indar polizial guztiak" Kataluniatik joateko exijitu du Generalitateak. "Kataluniako herriak modu baketsuan jokatu du beti", azpimarratu du Puigdemontek.
13:14 Puigdemont: "Erreferenduma balekoa da, eta emaitzak lotesleak".
13:09 Carles Puigdemont Generalitateko presidentearen agerraldia Kataluniako Gobernuaren aparteko bileraren ondotik. Iragarri duenez, "Katalunian izandako oinarrizko eskubideen urraketak" ikertzeko batzordea sortuko dute.
12:55 Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren esanetan, Kataluniako auzia "ez da alderdi baten arazoa, Estatu arazoa baita". Horren kontura, galdera bota du: "Inork uste al du Pedro Sanchez presidente izan balitz zerbait aldatuko zenik?".
Kataluniakoa ikusita, Euskal Herriaren "etorkizuna zein izatea nahi dugun erabakitzeko mahai baten inguruan biltzeko garaia" dela uste du Otegik, eta alderdiei "bide-orria adosteko" deia egin die.
12:45
? Imatges de les diferents concentracions com a resposta de la greu vulneracio de drets i llibertats viscuda ahir. pic.twitter.com/lFfGoRrv3U
? Assemblea Nacional (@assemblea) 2017(e)ko urriak 2
El #president @KRLS i l'alcaldessa de Barcelona han encapcalat la concentracio de rebuig a la violencia policial durant el #referendum #1OCT pic.twitter.com/UI6s9QsYyr
? Govern. Generalitat (@govern) 2017(e)ko urriak 2
12:42 Lehen irudiak Generalitateko Palautik. Puigdemontek gobernukideak bildu ditu U-1ean jazotakoak aztertzeko. Argazkiak: EFE
Generalitateko langileei babesa azaldu die Kataluniako presidenteak:
12:17 Europako Batzordearen bozeramaileak urriaren 1ean Katalunian gertatutakoari buruzko balorazioa egin du gaur. Erreferenduma "legez kontrakoa" izan zela nabarmendu badu ere, azpimarratu du indarkeria ezin dela "inoiz tresna politiko izan", eta alde guztiei "elkarrizketarako" deia egin die.
We call on all relevant players to now move very swiftly from confrontation to dialogue. Violence can never be an instrument in politics.
— European Commission (@EU_Commission) 2 de octubre de 2017
12:13 Puigdemont eta Kataluniako Gobernuko gainerako kideak, Sant Jaume plazako elkarretaratzean. Argazkia: EiTB
12:04
Comenca el minut de silenci pels actes violents que es van viure ahir a tot el pais pic.twitter.com/lVFPJw97di
? Crida Democracia (@CridaDemocracia) 2 de octubre de 2017
11:53 Eguerdirako deituta dagoen protestarekin bat egingo du Bartzelonako metro eta autobus zerbitzuak, eta urriaren 1ean poliziaren "indarkeria" salatu nahi duten langileek geldialdia egin ahalko dute tarte batez.
11:32 Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagia ere hartuko du arratsaldean Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak (18:00etan da hitzordua). Aurrez, 16:30ean, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiarekin batzartuko da.
11:16 893 pertsona artatu dituzte azken orduetan Katalunian urriaren 1ean poliziaren indarkeria tarteko, Generalitateak gaur emandako azken balantzaren arabera. Bi pertsona larri daude.
Persones que han rebut assistència sanitària durant el #referèndum de #1OCT a Catalunya (10h) #CatalanReferendum https://t.co/8oolQBNbae pic.twitter.com/GUkVFzFwGJ
— Govern. Generalitat (@govern) 2017(e)ko urriak 2
11:14 Kataluniako Gobernuak salatu duenez, Guardia Zibilaren helikoptero bat dabil Palauren gainean.
Un helicopter de la Guardia Civil sobrevola a baixa alcada el Palau de la Generalitat i grava tot el que es mou al Pati dels Tarongers.
? Jaume Clotet (@jaumeclotet) 2017(e)ko urriak 2
11:06 Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteak Katalunian urriaren 1ean jazotakoa gaitzetsi du: "Politikan elkarrizketa ezinbestekoa da eta atzo ez zen halakorik egon". Foru presidentearen irudiko, poliziaren indarkeria "erabat neurrigabekoa" izan zen. "Espainiako Estatuan ikusi beharko ez genituzkeen irudi beldurgarriak ikusi genituen atzo", deitoratu du.
11:03 BIDEOA: Poliziaren indarkeria salatzeko lapiko jotzeak egin dituzte Euskal Herrian
10:49 Elkarrekin Podemos taldeak proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Agirian adierazpen instituzional bat onartzeko eskatzen du alderdi moreak: urriaren 1ean Katalunian erabilitako "neurrigabeko eta legez kontrako indarkeria" salatzeko eta Espainiako Gobernuak Kataluniako auziaren aurrean izan duen kudeaketa gaitzesteko.
10:41 BIDEOA: Kataluniako Auzia elkarrizketa politikoaz konpontzeko dei egin du Urkulluk
10:40 Independentziaren aldeko udalerrien (AMI, katalanez) eta Kataluniako udalerrien elkarteek (ACM, katalanez) bilkurak deitu dituzte gaur eguerdirako udaletxe guztien aurrean atzoko "indarkeria" salatzeko eta gaitzesteko.
¿ CONCENTRACIONS a les 12h davant dels ajuntaments catalans com a mostra de rebuig i denúncia a la violència d’aquest diumenge!
— AMI (@AMI__cat) 2017(e)ko urriak 2
¿ CONCENTRACIONS a les 12h davant dels ajuntaments catalans com a mostra de rebuig i denúncia a la violència d’aquest diumenge!
— AMI (@AMI__cat) 2017(e)ko urriak 2
10:30 Erreferendumaren egunean indarkeria polizialak zauritutako 844 lagunetako bat da Marta Torrecilla. Guardia Zibilak eskuko atzamarrak apurtu zizkion atzo. Bere testigantza kontatu du Radio Euskadin.
10:22 Rafael Catala Espainiako Justizia ministroaren arabera, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak atzo Katalunian erakutsitako jarrera "eredugarria" izan zen. Ohartarazi duenez, gainera, Espainia prest da Konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko.
09:49 Kataluniako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordea arratsaldean (16:00etan) bilduko da urriaren 1aren osteko lehen bilkuraren gai-ordena adosteko.
Avui, a les 16h, es reuneix la Junta de Portaveus per acordar el dia i l'ordre del dia del proper #Ple del #Parlament
? Parlament Catalunya (@parlament_cat) 2017(e)ko urriak 2
09:44 BIDEOA: Puigdemonten bat gaueko agerraldi instituzionala
09:33 Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuaren bozeramaileak "simulakrotzat" jo du atzoko erreferenduma eta Europak Kataluniaren balizko independentzia aldarrikapen aurrean entzungor egingo lukeela nabarmendu du. "Arazotan sartuko litzateke", ohartarazi du.
09:31
La catedral de Girona es vesteix amb un crit que reclama democracia i que defensa els drets dels catalans. pic.twitter.com/UrMlEbaxLa
? Crida Democracia (@CridaDemocracia) 2017(e)ko urriak 2
09:22 Kataluniako autodeterminazio erreferendumaren biharamunean, "benetako borondate politikoa duen elkarrizketa prozesu bat" abiatzeko deia egin du Iñigo Urkullu lehendakariak Twitterren duen kontuan kaleratutako mezu batean.
Demando iniciar un proceso de diálogo con voluntad política real para conciliar las aspiraciones mayoritarias española, catalana y vasca
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) 2 de octubre de 2017
09:15 Kataluniako erreferendumaren biharamunean, Mariano Rajoy Espainiako presidenteak Pedro Sanchez PSOEko burua hartuko du Moncloan (16:30)
09:09 Nazioarteko egunkari askok azalera eraman dute Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren indarkeria.
Just published: front page of the Financial Times UK edition for October 2https://t.co/DlXPOSNQHn pic.twitter.com/mKnika9hh5
— Financial Times (@FT) 2017(e)ko urriak 1
Guardian front page, Monday 2 October 2017: Hundreds hurt as Catalonia poll descends into violence pic.twitter.com/YNzLkX0mvq
— The Guardian (@guardian) 2017(e)ko urriak 1
Tomorrow's front page: Spain's Day of Shame. Catalans defy appalling police violence to cast historic votes for independence pic.twitter.com/JDWuj1leR3
— The National (@ScotNational) 2017(e)ko urriak 1
While trying to stop Catalonia's disputed independence referendum, police clashed with pro-referendum supporters https://t.co/8UDPcbsg3D pic.twitter.com/pubVB8i1cr
— CNN (@CNN) 2017(e)ko urriak 2
A lune de Libé demain: Catalogne le coup de force. https://t.co/gknAZr4iRz pic.twitter.com/XXLM6kO4j4
— Libération (@libe) 2017(e)ko urriak 1
08:51 Jordi Turull Generalitateko bozeramailearen iritzian, urriaren 1eko erreferendumaren parte hartzea —2,2 milioi boto— "apartekoa" izan da, Espainiako Gobernuak ezarritako "setio-egoera" kontuan hartuta.
08:40 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak aparteko bilera batera deitu ditu bere gobernuko kideak. Urriaren 1eko erreferendumaren emaitzak izango dituzte mahai gainean.
#Bondia, el #president @KRLS, encapcala, a les 10.30 hores, una reunio extraordinaria del #Govern
? Govern. Generalitat (@govern) 2 de octubre de 2017
00:36 Erreferendumaren emaitzak:
Bai: 2.020.144 (% 90,09)
Ez: 176.565 (% 7,87)
Zuriz: 45.586 (% 2,03)
Baliogabe: 20.129 (% 0,89)
Segurtasun Indarrek atzemandako eta horren ondorioz zenbatu gabeko botoak: 770.000.
00:29 Kataluniako Gobernuaren arabera, boto-emaileen % 90ek egin dute erreferendumaren alde.
23:50 Erreferendumaren emaitza aplikatzeko exijitu du igande honetan Quim Arrufat CUPeko Idazkaritza Nazionaleko bozeramaileak, eta baiezkoak irabaziz gero, datorren asterako independentzia aldakarrikatzeko eskatu du, "herritarrak babesteko, eta euren eskubideak, askatasuna eta justizia sozialeko etorkizuna bermatu ahal izateko, ez baitago beste alternatibarik Estatu espainolaren barruan".
23:26 Marta Pascual PDeCATeko koordinatzaile nagusiak Mariano Rajoyren dimisioa eskatu du, eta katalanei barkamena eskatzeko exijitu dio Espainiako presidenteari. Gainera, nazioarteari parte hartzeko eskatu dio, Kataluniarentzako "irtenbide politikoaren parte izateko".
23:12 The Guardian egunkariaren editoriala, Kataluniako erreferendumaren gainean: 'Espainiako Estatuak galdu egin du':
The Guardian view on Catalonia’s referendum: the Spanish state has lost | Editorial https://t.co/Tuns7RG7mu
— The Guardian (@guardian) 1 de octubre de 2017
23:11 "Estatusaren arazoa konponduta ez duten nazioei" (Euskadiri eta Kataluniari, besteak beste) Rajoyren Gobernuak egiten dien "eskaintza" argitzeko eskatu die EAJk Espainiako Gobernuari. Katalunian egindakoarekin "ados ez" badaude ere, Rajoyrekin "elkarrizketarako bideak" mantenduko dituela esan dute jeltzaleek.
23:03 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Batzorde Exekutiboaren ezohiko bilera deitu du astelehen honetarako, 10:30erako, Generalitateko egoitzan.
22:42 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak agerraldi instituzionala egin du, eta bertan adierazi duenez, gaurko erreferenduma eta herritarren erantzuna ikusita, "Europan errespetatuak izateko eskubidea irabazi dugu". Puigdemonten esanetan, "Kataluniak bere subiranotasuna irabazi du".
22:32 Hainbat lapikokada izan dira Euskadiko hainbat puntutan Kataluniako erreferendumaren alde:
CACEROLADA EN #BILBAO Decenas de personas protestan por el Casco Viejo. Muestran asi su apoyo a la ciudadania catalana @eitbNoticias pic.twitter.com/bOFAwxkhqr
? Asier Sanchez (@Asiersangar) 1 de octubre de 2017
22:31 Indarkeria polizialak 844 zauritu utzi ditu gaur, Generalitatearen azken zenbaketaren arabera.
22:25 Omnium Culturaleko presidente Jordi Cuixartek eta ANCko presidente Jordi Sanchezek greba orokorrera deitu dute datorren astearterako, urriaren 3rako.
Gainera, independentzia aldarrikatzeko eskatu dio Sanchezek Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari.
22:10 Milaka lagun bildu dira Catalunya Plazan erreferendumaren emaitzen zain.
22:07 Gizonezko bat aizto txiki batekin sartu da Santa Margarida de Montbuiko hauteslekuan, Bartzelonan, igande arratsalde honetan, eta bi lagun arin zauritu ditu.
21:55 Poble Lliurek, CUPeko sektore batek, Kataluniako independentzia aldarrikatzeko eskatu dio Kataluniako Parlamentuari, horren iritzian, gaurko erreferendumean herritarrek "Estatu independentearen aldeko erantzun masiboa eman baitute".
? Comunicat | Despres de la gran victoria del poble damunt la repressio, proclamem la Republica Catalana Independent https://t.co/01IU2Mc22g pic.twitter.com/OcBVi6i3HX
? Poble Lliure (@Poble_Lliure) 1 de octubre de 2017
21:50 BIDEOA: Polizia hauteslekuetatik aldentzea lortu dute herritarren harresiek:
21:45 3.000 lagun baino gehiago bildu dira Palma de Mallorcako Udaletxeko plazan Kataluniako erreferenduma babesteko asmoz.
21:43 Carles Puigdemontek abiatutako "estatu-kolpea" salatu dute Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak eta Ines Arrimadas Kataluniako Ciudadanoseko buruak, eta hauteskunde autonomikoak eskatu dituzte herritarrek euren etorkizuna bermeekin erabaki ahal izateko.
21:27 Barne Ministerioak jakinarazi duenez, egunean zehar guztira 33 agente zauritu dira: 19 polizia eta 14 guardia zibil.
1-Un total de 19 @policia y 14 @guardiacivil han requerido atención médica inmediata a raíz de su trabajo hoy en los colegios,#EstamosporTI pic.twitter.com/eya2mS1Kq6
— Ministerio Interior (@interiorgob) 1 de octubre de 2017
21:16 CNN komunikabidearen edizio digitalak Kataluniako erreferendumaren jarraipena egin du, eta 'Europako lotsa' titularra jarri dio. Gainera, karga polizialetan zauritutako baten argazkia ere jarri du portadan:
21:06 Katalunian izandako karga polizialak direla-eta, bere 'erabateko desadostasuna' azaldu du Pedro Sanchez Alderdi Sozialistaren buruzagiak. Gainera, zaurituei lehenbailehen sendatzeko opa die. Amaitzeko, karga polizialak agindu dituzten goi-kargudunei erantzukizunak eskatu dizkie.
20:58 Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren aurkako salaketa aurkeztu du Generalitateak, gaurko erreferenduma saihesteko segurtasun indarrek izandako jokabideagatik. Salaketaren ondorioz, Bartzelonako Instrukziozko 7. Epaitegiak aurretiazko izapideak abiatu ditu.
20:49 "Negoziazioaren, eztabaidaren eta demokraziaren bideak jorratuta", Kataluniako egoera bideratzeko eskatu diete "alderdiei eta Gobernuei" CC. OO. eta UGT sindikatuek.
20:42 20:00ak pasata, Kataluniako hauteskunde-mahaikideak bozak zenbatzen hasi dira.
20:36 Espainiako Estatuak Katalunian eragindako "Estatu-krisiaren aurrean, PP oposiziora bidaltzeko laguntza" eskatu dio Pablo Iglesias Podemoseko buruak Alderdi Sozialistari. Iglesiasek esan duenez, Estatuaren estrategiak "kale egin du eta demokraziarako porrota da".
20:31 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "argi eta garbi esan daiteke gaur Katalunian ez dela autodeterminazio erreferendumik izan". Rajoyren iritzian, gaur agerian geratu da Zuzenbide Estatua "indartsu" dagoela.
20:20 Generalitateko Osasun Kontseilaritzak jakinarazi duenez, karga polizialen ondorioz zauritutako lagunak 761 dira dagoeneko. Horietatik bi larri daude: bata San Pau Erietxean ospitaleratuta dago, begi batean gomazko pilotakada jaso baitu; bestea, bihotzekoak jota, Vall de Hebron Ospitalean dago, baina azken orduetan onera egin du.
20:00 Hauteslekuak itxi dituzte Katalunian, eta bozak zenbatzeari ekin diote.
20:00 Hauteslekuak itxi dituzte Katalunian.
20:01 Anna Gabriel CUPeko diputatuak salatu duenez, Espainiako Estatua "basatia da, katalanei eraso egin die, eta umiliatu egin ditu".
19:55 BIDEOA: Tentsio uneak Hospitalet de Llobregaten, Poliziaren eta herritarren artean:
19:53 Vall de Hebron Ospitaleko iturriek jakinarazi dutenez, bihotzekoak jota larri zegoen Lleidako herritarrak onera egin du azken orduetan. 70 urte inguruko gizonezko horri bihotzekoak eman dio gaur Lleidako hautesleku batean Guardia Zibila tokia hustera azaldu denean.
19:46 20:15ean agerraldia egingo du Mariano Rajoyk Moncloan.
19:41 Segurtasun indarrek Katalunian egindako "errepresio itzela" salatu du Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak, eta horri erantzuna emateko eskatu dio Mariano Rajoyren Gobernuari.
19:39 Karga polizialetan zauritutako 48 lagunek salaketa aurkeztu dute Esquadra Mossoen aurrean.
19:28 BIDEOA: Mossoak, segurtasun-hesia egiten; herritarrak, txaloka:
19:25 Jordi Turull Kataluniako Gobernu-bozeramaileak azaldu duenez, aurreikusitako 2.315 hauteslekuetatik 319 itxi behar izan dituzte. Dena dela, beste lekutara bozkatzera joateko eskatu du.
Gainera, Guardia Zibileko eta Polizia Nazionalaren jarrera gaitzetsi du. "Eskandalagarria da nazioartean. Estatuaren jarrera Europako lotsa da", azpimarratu du.
19:19 Kataluniako erreferendumari babesa erakusteko xedez, "Demokrazia" hitza jarri du Bartzelona taldeak Las Palmasen aurka izandako partidaren markagailuan:
El marcador del Camp Nou, avui #BarçaLasPalmas pic.twitter.com/9LyyFcrO4C
— FC Barcelona (@FCBarcelona_cat) 1 de octubre de 2017
19:07 Eixampleko institutu batean hauteskunde egunean lanean aritu den gazte batek esku bateko atzamarretan jasandako zauriak salatu ditu. Antza denez, Polizia Nazionaleko agenteek eraso egin diote erreferenduma saihesten saiatu direnean.
19:04 Kataluniako erreferendumaren harira, Espainiako "Konstituzioari eta Zuzenbide Estatuari errespetua" diola adierazi du Erresuma Batuko Gobernuak, Atzerri Ministerioaren bozeramaile baten bidez.
18:56 BIDEOA: Valentziako ultrek 'Que viva España' abestuz hartu dute Athletic:
18:54 "Indarkeria mota guztiak" gaitzetsi ditu Charles Michel Belgikako lehen ministroak, eta Kataluniako egoera konpontzeko "eztabaida politikoa" aldarrikatu du.
18:52 BIDEOA: Tentsioa eta eztabaida, aurrez aurre, Mossoen eta Guardia Zibilen artean:
18:46 Espainiako Gobernuak Katalunian erakutsitako "hanka-sartzea eta baldartasuna" azpimarratu ditu Angel Gabilondo ministro ohiak.
18:41 Hainbat lagunek zenbait edukiontzi jarri dituzte Hospitalet de Llobregateko Sant Pius kalean, polizia-ibilgailuak Provençana DBHko Institutura sartzea oztopatzeko asmoz.
18:36 Kataluniako antzokiek bertan behera utzi dituzte gaurko aurreikusitako saioak "gure herrialdeak bizi duen duintasunik gabeko egoeragatik".
Bestalde, Kataluniako futbol eta saskibaloi federazioek ere bertan behera utzi dituzte gaurko partidak.
18:22 Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak gutxienez sei lagun atxilotu dituzte Katalunian 18:00ak arte, poliziari aurre egitea eta desobedientzia delituak leporatuta. Horietako bi Gironan atxilotu dituzte, beste bat Lleidan, laugarren bat Sant Andreu de la Barcan, eta beste bi Sant Esteve Sesrovires udalerrian.
18:15 Kataluniako sei epaitegik izapideak ireki dituzte Esquadra Mossoen jokabidea aztertzeko, gaurko erreferenduma galarazi ez dutelakoan.
18:10 Hauteslekuetan barrikadak prestatu dituzte, hesiez eta sakuez lagunduta, segurtasun indarren sarrera oztopatzeko, hautetsontziak bertatik eraman ez ditzaten. Hori egiten ari dira Kataluniako hainbat ikastetxetan, tartean, Bartzelonako Industria Eskolan.
Bestalde, Montmajor udalerriko hauteskunde-mahaikideek hautetsontzia mahaira lotu dute, hormigoi bloke batez lagunduta.
17:57 Aiguaviva (Girona) udalerriko herritarrek salatu dutenez, Guardia Zibila azaldu da herrian eta hautesleku parean egiten ari ziren herri-bazkaria desegin du, horretarako gas negar-eragilea erabilita.
Horren ondorioz, 10 bat lagun artatu dituzte piperbeltz gasak eragindako narritadurengatik:
Aiguaviva #CatalanReferendum pic.twitter.com/6zQincPPk2
— Núria Folch (@folch_roige) 1 de octubre de 2017
17:56 BIDEOA: Polizia-indarkeria azpimarratu dute nazioarteko komunikabideek:
17:49 Elkarrizketa-bidea irekita mantentzeko deia egin dute Rajoyk eta Riverak, eta Pedro Sanchezek, berriz, bere egonezina helarazi dio Rajoyri Kataluniako istiluak direla eta. Podemosek PSOEri exijitu dio Rajoy "babesteari" uzteko, eta zentsura-mozioa negoziatzeko. IUk, bestalde, poliziaren "basakeria" salatu eta Rajoyren dimisioa eskatu du.
17:38 Mossoen arabera, 244 dira itxitako hauteslekuak 17:00etan, Barne Ministerioaren arabera, berriz, 92.
17:27 Carles Vilarrubí Bartzelona futbol taldeko Kanpo Harremanetarako presidenteordeak dimisioa eman du. Ez dago ados Bartzelona eta Las Palmas arteko partida ateak itxita jolasteko hartutako erabakiarekin.
Laporta: "Ateak itxita jolastea indarkeriaren konplize izatea da".
17:13 Eguneratu dute zauritutakoen zenbatekoa: 465 pertsona, Osasun Kontseilaritzaren arabera.
Comunicat en relació als ferits durant el referèndum de l'1 d'octubre a Catalunya (16h)#CatalanReferendum https://t.co/vweVy6f3XT
— Salut (@salutcat) 1 de octubre de 2017
17:06 92 hautesleku itxita eta 3 lagun atxilotuta daude 17:00etan, Barne Ministerioak kaleratutako informazioaren arabera.
16:51 ERCren Tarragonako presidentea zauritu dute Poliziaren kargetako batean, buruan kolpea jasota.
16:44 CUPen hitzetan, espainiar Estatua "izuaren erregimena" da.
16:42 Gizonezko batek bihotzekoa izan du Lleidan, hautesleku bat husten ari zirenean.
15:31 Dimisioa eman eta "jendetza" geldiaraztea eskatu dio Albiolek Kataluniako presidenteari
BIDEOA
15:26 Mossoen eta Guardia Zibilen arteko liskarra erakusten duten bideoak zabaldu dira.
15:02 Herritar batek Mossoen kontrako salaketa jarri du, erreferenduma ez galarazteagatik.
14:41 Jordi Turullek eta Raül Romevak agerraldia egin dute. Turullek adierazi duenez, bozketa guneen % 96 martxan dira. Zaurituekin elkartasuna adierazi du, eta osasun etxeetara jotzea gomendatu die, ziurtagiria jaso eta salaketa jartzeko.
¿¿#Portaveu @jorditurull:"hi ha 96% de punts de votació funcionant i el sistema s'està estabilitzant" pic.twitter.com/igQU3z32PR
— Govern. Generalitat (@govern) 1 de octubre de 2017
14:36 337 dira zaurituak, Kataluniako Generalitatearen arabera
#Portaveu @jorditurull: "hi ha 337 persones ferides o contussionades. Demanem a persones ferides que facin denúncia a @mossos"
— Govern. Generalitat (@govern) 1 de octubre de 2017
14:16 "Generalitateak arduragabekeriaz jokatu du, baina agerian geratu da Zuzenbide Estatuak funtzionatzen duela", esan du Soraya Saez de Santamariak.
14:05 Karga polizialen artean botoa ematen ari dira Katalunian.
BIDEOA: Ilara luzeak Kataluniako hautesleku askotan-
13:53 Elkarretaratzeak egin dituzte hainbat udalerritan, Kataluniako erreferendumaren alde: Donostian, Gasteizen, Plentzian, Lekeition, Getxon, Durangon edo Gernika, besteak beste.
13:49 José Luis Ábalos PSOEko Antolakuntza idazkariak Generalitateko presidenteari egotzi dio Mariano Rajoyren Gobernuari "gainezka" egin dion egoeraren erantzukizuna. Miquel Icetak (PSC) beren erantzukizunei uko egitea eskatu die Rajoyri eta Puigdemonti, "normaltasuna berrerazi ezin badute".
13:32 Eskoziako lehen ministroak Espainiari eskatu dio "norabidea aldatzea, norbait larriki zauritu baino lehen".
13:27 Gizonezko batek gomazko pilotakada jaso du begian, Polizia Nazionalak jaurtikita. Ebakuntza egingo diote.
13:23 BIDEOA: Kataluniako zenbait hautesleku hustu dituzten uneak.
13:17 Polizia Nazionaleko 9 agente eta 2 guardia zibil zauritu dira, Espainiako Gobernuko iturrien arabera.
12:53 Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du, desobedientzia egotzita
12:37 "Amildegira gerturatzen jarraitu aurretik dei bat egin nahi dut, gaurko egunean egoera hausturagileak ekiditeko. Horrela bakarrik lortuko da, bihartik aurrera, ezinbestekoa den elkarrizketaren bidea jorratzea", idatzi du Iñigo Urkullu lehendakariak.
¿ KATALUNIARI BURUZKO IKUSPEGIA ¿
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) 1 de octubre de 2017
¿ https://t.co/s7C3kSY7WH
12:35 BIDEOA: Polizia Nazionalak mazo-kolpez bota du Ramon Llull eskolako atea
12:21 Arnaldo Otegi (EH Bildu): "Inork eta ezerk ezin du gelditu modu aske eta demokratikoan erabaki nahi duen herri bat".
12:16 Andoni Ortuzar (EAJ): "Ekidinezina ekidin nahi dute"
12:06 Juan Ignacio Zoido Barne Ministerioak esan du 70 bat bozketa-gune "neutralizatu" dituztela. Jarduna "proportzionala" izan dela uste du.
11:49 Jendeak botoa ematen jarraitzen du, astiro. Ilara luzeak daude, boto errolda informatiko unibertsala bertan behera utzi ostean. Generalitatearen arabera, hauteslekuen % 73 martxan zeuden 10:00etan.
11:45 Generalitatearen arabera, 38 dira zauritutakoak.
11:42 Ada Colauk Mariano Rajoyren dimisioa eskatu du.
11:22 "Arrazoirik gabeko indarkeriaren lekuko izan gara", esan du Puigdemontek. Kataluniako presidenteak jendearen "duintasuna eta ausardia" azpimarratu ditu.
"Espainiar estatuaren kanpo-irudiak txarrera egiten jarraitu du, eta gaurkoan betirako bere gain izango duen lotsagarritasun-maila batera iritsi da", gaineratu du.
"Espainiar estatuak orain arte galdua zuena baino askoz gehiago galdu du gaur”, adierazi du. Katalanek, berriz, "orain arte lortutakoa baino askoz gehiago lortu dute gaur", esan du.
11:14 Puigdemont Gironako hauteslekura hurbildu da (bertan eman behar zuen botoa). Txalo artean eta "Votarem" oihuekin hartu dute.
11:07 Bertan behera utzi dute errolda unibertsala. Sistema informatikoa bertan behera utzita, mahaietan botoak jasotzen ari dira, baina modu manualean eta astiroago.
11:09 Poliziak gomazko pilotak jaurtiki ditu.
11:07 Bertan behera utzi dute errolda unibertsala
10:56 Turullek dio bozkalekuen % 73 irekita eta martxan daudela.
10:51 Generalitateak Espainiako Gobernuak Katalunian duen ordezkariaren dimisioa eskatu du. Jordi Turull prentsaurrekoa eskaintzen ari da orain.
10:42 Poliziak kargatu egin du Kataluniako hainbat tokitan.
BIDEOA: Tentsio uneak eta liskarrak goizean zehar.
10:26 Jarraitu, on-line eta zuzenean, ETB-1eko programa berezia Kataluniako erreferendumaren inguruan.
10:18 Oriol Junquerasek eta Raul Romevak botoa eman dute.
El #conseller @raulromeva ha votat a Sant Cugat del Valles #1OCT pic.twitter.com/7pPKhMbhSZ
? Govern. Generalitat (@govern) 1 de octubre de 2017
10:15 Espainiako Gobernuak defendatu egin du Poliziaren eta Guardia Zibilaren jarrera ''profesionala eta epela".
10:03 Poliziak hautetsontziak eraman ditu hautesleku askotatik; konexioa ere eten dute.
09:57 Carles Puigdemonek botoa eman du Cornellà de Terrin.
El #president @KRLS votant a Cornellà de Terri #1OCT pic.twitter.com/O6YFZZTU65
— Govern. Generalitat (@govern) 1 de octubre de 2017
09:53 Tentsio uneak Kataluniako toki askotan. Kargak egon dira eta herritarrak erresistentzia ari dira egiten.
09:50 Interneteko konexioa eten dute hauteslekuetan.
09:45 Pertsona bat zauritu dute Gironan, Polizia bertara sartu denean. Anbulantzia bertaratu da.
09:43 Itxi egin dute Puigdemontek boto eman behar duen hauteslekua. Jendeak kantuan erantzun die.
09:23 Polizia Nazionala kristalak apurtuz sartu da Puigdemontek botoa eman behar duen hauteslekura.
09:18 Jarraitu hemen, on-line eta zuzenean, ETB-1eko programa berezia Kataluniako erreferenduma dela-eta.
09:10 Tentsio uneak Gironan Polizia Nazionalarekin. Bertan eman behar du botoa Puigdemontek, 09:30ean.
09:05 VICen, adibidez, botoa ematen hasi dira.
09:00 Ireki dituzte ateak eta jendea hasi da hainbat hauteslekura sartzen, txalo artean.
08:59 Puigdemontek adierazi du botoa eman nahi duenak eman ahalko duela, eta "gizatasunez" aritzea eskatu du.
08:55 Erreferendumaren inguruko albiste guztiak, zuzenean, Euskadi Irratian.
08:42 Mossoak hasi dira lehen hautsontziak konfiskatzen eta 15 bat hautesleku itxi dituzte
08:38 Polizia Nazionalak ekin die bozketa ekiditeko jardunei: Hogei bat agente hurbildu dira Bartzelonako Ramon Llull hauteslekura. Sartzen saiatu dira baina ehun bat lagunek ez diete itxi.
08:33 Espainiako Gobernuren ustez, Generalitateak botoa emateko jakitera emandako jardunbide berriak agerian uzten du "legez kanpoko erreferenduma desegin dela".
08:23 Jordi Turullek adierazi duenez, erreferenduma "berme guztiekin" egingo dela baieztatzeko moduan daude, errolda unibertsal horrekin.
08:09 Katalanek edozein hauteslekutan eman ahalko dute botoa, errolda informatiko unibertsalaren bitartez.
"Hautesleku bakoitzean kontsultatu ahalko da errolda unibertsal hori. Horren bitartez bermatzen da mundu guztiak botoa emateko aukera izango duela, eta behin bakarrik eman ahalko duela botoa", azaldu du prentsaurrekoan Raül Romevak.
Halaber, jakitera eman dute gutun azalik gabe eman ahalko dela botoa.
Compareixença del #conseller i #portaveu @jorditurull i #conseller @raulromeva #1OCT pic.twitter.com/1N4pHeEd8Z
— Govern. Generalitat (@govern) 1 de octubre de 2017
07:48 Hauteslekuetako askotan, Mossoek akta egin dute eta txalo artean alde egin dute.
Hauteslekuetako arduradun gisa adineko pertsona bat arduradun gisa identifikatzea ere aholkatu diete Generalitateko Hezkuntza Kontseilaritzan.
07:44 Hautetsontzietako batzuk auto partikularretan ari dira iristen.
BIDEOA: Hautestontziak hauteslekuetara iritsi dira.
07:42 Bartzelonako El Clot auzoan "azken orduan" aldatu dute hauteslekua.
07:22 Silikonarekin itxita aurkitu dute Oriol Junquerasen hauteslekua.
07:08 Esquadra Mossoak hasi dira iristen zabalik diren hateslekuetara.
Hezkuntza Kontseilarian izan dira, baina ixtea baztertu dute, dagoen jendeagatik.
Juan Manuel Zafra hauteslekuan ezin izan dira pasatu, eta alde egin dute. Isiltasunean eragotzi diete pasatzea eta agenteek alde egin dute.
Sant Justen (Bartzelona) agenteak atera gerturatu dira, baina bertan bildutako 300 bat pertsonek ez diete sartzen utzi, isilik. Jarrera horren aurrean, 30 bat metrora gelditu dira agenteak eta han eman dute, gutxienez, ordubete.
Toki batzuetan, bertan bildutako pertsonei agenteek esan diete euren "segurtasunaren alde" arituko direla.
06:50 Erreferendumaren Twitter kontuak eskatu du materialaren iritsieraren inguruko informazioari ez zabaltzea, "pistarik ez emateko".
Si el material electoral ha arribat ja al vostre centre no en feu difusió. No donem pistes ¿
— ref1oct (@ref1oct) 1 de octubre de 2017
06:33 Milaka lagunek ehunka hauteslekuetan jarraitzen dute, Esquadra Mossoak jakinarazi arren 06:00etarako erabat hutsik egon behar zirela.
"Krabelinen gosaria" Bartzelonako @LaMarBellaAMPA eskolan, @mossos-en zain. 5:32am @eitbAlbisteak pic.twitter.com/KiFJE4FEGj
— Olatz Simon (@SimOnTheWay) 1 de octubre de 2017
(Jaume I eskola, Sants auzoan. EFE)
06:23 Hautestontziak hauteslekuetara iristen hasi dira. Sare sozialetan ikusgai izan dira argazkiak, 06:00ak baino lehen.
2.315 col?legis electorals, 6.299 meses i 5,3 milions cridats a votar. A LES URNES, CATALANS! #catalanreferendum #jovoto pic.twitter.com/3MJlKr8F1V
? Jordi Cuixart (@jcuixart) 1 de octubre de 2017
06:14 Escoles Obertes plataformaren arabera, 1.000 hautesleku baino gehiago zauden zabalik 04:00etan.
Gobernuak Katalunian duen ordezkaritzak atzo zabaldutako informazioaren arabera, 160 ziren.
06:09 Guardia Zibilaren ibilgailuak Bartzelonako portutik irteten hasi dira.
06:00 Ehunka lagun hasi dira biltzen goizaldeko 05:00etatik Bartzelonako eta Kataluniako hautesleku askotako atarietan, erreferendumean boto emateko lekuak zaintzeko.
Catalans, a les urnes! Tarragonins i tarragonines protegint els col.legis electorals #HolaRepublica #HolaDemocracia pic.twitter.com/EWkAYljCyQ
? ANC Tarragona. (@ANCTarragona) October 1, 2017
23:05 Laguntza teknikoa eskaintzeko Generalitateak prestatutako dei-gunea indargabetu du Guardia Zibilak Bartzelonan. Biharko hauteskunde-datuak kudeatzeko erabiliko zuten aretoa aurkitu du Guardia Zibilak, eta zerbitzurik gabe utzi.
22:20 Artur Mas Generalitateko presidente ohiak erreferendumean parte hartzera deitu du, "zailtasunak gorabehera". Gainera, biharko bozketa ez dela "legez kanpokoa" azpimarratu du, "hainbatek hori behin eta berriro errepikatu arren".
22:18Bartzelonako Udaletxearen aurrealdean zintzilikatutako 'Demokrazia gehiago' kartela kentzen saiatu dira eskuin muturreko hainbat gazte larunbat arratsalde honetan. Ekintza hori deitoratu dute Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta Ada Colau Bartzelonako alkateak.
22:00 Kataluniako erreferenduma dela eta, bihar guardian izango diren epaitegiak goizeko 08:00etatik lanean egoteko eskatu dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari.
21:04 BIDEOA: U-1ean botoa emateko baliatu daitezkeen aplikazioak desaktibatu dituzte:
21:03 BIDEOA: Mossoak lau orduro gerturatu dira eskoletara, kontrolak egiteko:
21:02 BIDEOA: Ines Arrimadasek Kataluniako Hezkuntza kontseilaria salatu du:
21:02 BIDEOA: Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapenak milaka lagun bildu ditu:
21:01 BIDEOA: Aniztasun politikoa gaur, Gure Esku Dagoren manifestazioan:
20:15 Ciudadela udalerrian (Menorca) Ciudadanosek duen koordinadore Joan Canalsek erasoa jasan du larunbat honetan, Kataluniako erreferendumaren aurkako manifestazio batetik zetorrenean. Canalsek erasotzailearen kontrako salaketa aurkeztu du.
20:06 Josep Lluis Salas Portbouko (Girona) alkateak Walter Benjamin aretoaren sarraila aldatzeko agindu du biharko erreferenduma oztopatzeko asmoz. Izan ere, biharko bozketarako hautesleku moduan areto hori erabiltzeko asmoa zuten, eta bertara sartzea saihestu nahi du alkateak.
19:55 Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bihar hautesleku bezala erabiltzekoak ziren areto eta eraikin publiko gehienak "itxita" daude. Hala egiaztatu dute segurtasun indarreko kidek.
19:46 Nagua Alba Ahal Duguren idazkari nagusiak "eztabaida eta demokrazia" aldarrikatu ditu Kataluniako "gatazka" konpondu ahal izateko, eta salatu du PPren Gobernuak ez dituela "eskubide zibilak errespetatzen".
19:37 Informazio-Segurtasunerako Kataluniako Egoitzan azaldu dira Guardia Zibileko hainbat agente, epailearen aginduari erreparatuta, hauteslekuetan bozketa elektronikoaren guneak antzemateko asmoz. Biharko bozak eta zenbaketa elektronikoa saihestea du helburu ekintza horrek.
19:22 Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak esan duenez, "baliteke" bihar milioika katalan bozkatzera joatea, Kataluniako errepublika aldarrikatu nahi dutela erabakita. Gainera, "subiranotasuna berreskuratzeko Euskal Herriak bere bide propioa" jorratu behar duela adierazi du Otegik.
19:13 Erreferendumaren aurka eta Espainiako batasunaren alde manifestatu dira milaka lagun larunbat arratsalde honetan Bartzelonako erdigunean. Independentziaren kontrako hainbat elkartek deitutako martxa izan da, "Katalunia Espainia da. Demokrazia, etorkizuna eta askatasuna" lelopean.
19:06 BIDEOA: Kataluniako erreferenduma babesteko martxa jendetsua izan da Bilbon, Gure Esku Dagok deituta:
19:02 Bihar Kataluniarentzat "egun erabakiorra" izateko itxaropena azaldu du Andoni Ortuzarrek. Jeltzalearen iritziz, garrantzitsuena da herritarren erantzuna ikustea "hautetsontzirekin nahiz hautetsontzirik gabe".
18:36 Barne Ministerioak Twitterren bidez gogora ekarri duenez, "15.000 Esquadra Mosso baino gehiagok Estatuko funtsezko araua den Konstituzioa gordetzea eta gordearaztea hitzeman zuten".
18:20 Goizaldeko 05:00etan egokitzen zaien hauteslekuetan izateko deia egin diete herritarrei ANCk, Omnium Cultural elkarteak eta Escoles Obertes plataformak, baldin eta ikastetxe horietan lo egitera bertan geratu ezin izan badira.
Hala gomendatu du Escola Obertes plataformak Twitterren bidez, biharko egunari begira, erreferendumaren inguruko aholku moduan.
Ikastetxeetan haurrentzako ekitaldiei eusteko gomendatu dute eta, ahal duenak, bertan lo egitera geratzeko.
18:12 Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak adierazi duenez, Katalunia "nazio bat da", eta "bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dauka". Gainera, Kataluniako erakundeek "eskubide osoa dute erreferenduma deitzeko herriaren iritzia jaso ahal izateko", Ortuzarren aburuz.
Kataluniako erreferenduma babesteko Gure Esku Dagok deitutako martxaren hasieran egin ditu Ortuzarrek adierazpen horiek. Jeltzaleak azpimarratu duenez, EAJk bat egiten du manifestazioaren leloarekin ('Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea').
17:43 Milaka lagun bildu dira Bilboko kaleetan Kataluniako errefereduma eta erabakitzeko eskubidea babesteko, Gure Esku Dagok deituta.
Argazkia: Gure Esku Dago.
17:28 Hastear da Bilbon Gure Esku Dagoren manifestazioa
Manifestazioa abiatu aurretik, eragile sozial eta politikoak agurtzen #KataluniaGara pic.twitter.com/Z2RQNGGoO9
— EH Bildu (@ehbildu) 30 de septiembre de 2017
17:10 BIDEOA: Nazioarteko 400 komunikabide baino gehiagok jarraituko dute Kataluniako erreferenduma.
16:48 Esquadra Mossoek bozketa tokietara egiten dituzten bisiten ostean aktak bete behar dituzte. Dokumentu horietan lau arrazoi biltzen dira eraikinak ez ixtea argudiatzeko (besteak beste, bertan daudenek lekua uzteko kontrako jarrera azaltzea edo adineko pertsonak edo haurrak egotea)
16:33 10.000 bat lagun bildu dira Cibelesen erreferendumaren kontra, Gobernuak Madrilen duen ordezkariaren arabera. Elkarretaratzeak egin dituzte hainbat hiritan, eta milaka lagun bildu dira protestetan.
15:38 BIDEOA: Puigdemont: 'Amai dezagun prozesua, aurrerapen soziala abiaraziz'
15:10 Kataluniako Gobernuak ohartarazi duenez, blokeo informatikoak herritarren tramiteei eragingo die.
15:07 BIDEOA: Elkarretaratzea Bartzelonan, erreferendumaren kontra. 350 bat lagun bildu dira Sant Jaume plazan.
14:43 Espainiako Gobernuaren hitzetan U-1ari "kolpea" da boto telematikoa bertan behera uztea. Íñigo Méndez de Vigo bozeramailearen hitzetan, erreferenduma "baliogabetuta" geratu da, botoen zenbaketarako erabili ahalko litzatekeen sistema blokeatu ostean.
14:17 Atzo arte, Iñigo Urkullu lehendakaria harremanetan egon da Rayorekin eta Puigdemontekin, elkarrizketarako bidea irekitzen saiatzeko, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez. Telefono bidezko harremana eta idatzizkoa izan da.
Erreferendumerako ordu batzuk geratzen direnean, baina, erabat etenda dago Mocloa eta Sant Jaume arteko elkarrizketa, iturri horien arabera.
Aste honetan telefono bidez hitz egin dute Urkulluk eta Puigdemontek eta, aldi berean, harremanak izan ditu lehendakariak Rajoyrekin biharko eguna normaltasunez joan dadin, azaldu dutenez.
13:32 Iruñean bi elkarretaratze egin dituzte, une berean baina toki ezberdinetan: Batean Kataluniako erreferenduma babestu dute. Bestean, berriz, Espainiaren batasuna.
13:25 Mossoek ikastetxeei ohartarazi diete ezingo dituztela eraikinak goizealdean irekita izan, "zerbitzu publikoa" eskaintzen ez badute.
Gurasoak ikastetxeetan: ''Erresistentzia baketsua eskaini nahi dugu".
13:15 Ciudadanosek salaketa jarri du Clara Ponsatí Kataluniako Hezkuntza kontseilariaren kontra, U-1eko prozesuan umeak "asmo politiko larriekin erabiltzea" egotzita.
13:04 'Demokrazia | Erabakitzeko askatasuna' lelopean, manifestazioa deitu du Gure Esku Dagok gaur arratsalderako Bilbon.
Goizean, hogeita hamar bat lagunek elkarretaratzea egin dute Gasteizko Udalaren aurrean, erreferendumaren kontra, Fundación Danaesek eta Vox-ek deituta.
Horren aurrean, ehun bat lagun elkartu dira, elkarretaratzearen kontra eta independentziaren alde.
Irainak izan dira eta Ertzaintzak lau identifikatu ditu Danaesek eta Voxek deitutako elkarreratzearen kontrako protestan.
12:40 Barne Ministerioak #EstamosporTI traola abiatu du U-1aren ingurukoen berri emateko.
12:23 Jordi Sànchez (ANC): "Urriaren 1era heltzea garaipena da". U-1ean milioi bat pertsonek parte hartzea arrakastatzat joko luke ANCk.
Òmnium Culturalek, bestalde, adierazi du Telekomunikazioa Zentroko zerbitzuak eteteak ez duela eraginik izango erreferendumean.
12:14 Esquadra Mossoak 1.300 ikastetxetan izan dira orain arte, eta horietatik 163 eraikinetan dago jendea, ixtea ekiditeko, Gobernuak Katalunian duen ordezkaritzaren arabera.
Kataluniako Gobernuak 2.315 hautesleku aurreikusi ditu, eta guztira 6.249 hautestontzi. 7.235 lagunek osatutako dispositiboa izango da.
12:06 Prentsaurrekoa ari dira egiten ANC eta Omnium Cultural
? Roda de premsa de @jordisanchezp i @jcuixart per la premsa internacional.#HolaDemocracia #HolaRepublica pic.twitter.com/3UNtZzJrdg
? Assemblea Nacional (@assemblea) September 30, 2017
11:45 Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak uste du urriaren 2a "gogoetarako eguna" izan behar duela "sei urteko immobilismoaren ostean, Katalunian irtenbideak aurkitzeko".
Miquel Iceta PSCko buruaren iritziz, bestalde, independentziarena aldekoek "gutxienagatik" konpondu nahi dute "berdinketa egoera", "garaileak eta garaituak egon daitezen".
PSE-EEren VIII. Kongresuaren irekieran izan dira biak. Bertan, PSEk Euskadi Kataluniako eztabaidan egotea 'ekidin' duela esan du Idoia Mendiak.
11:28 Nerea Llanos Euskadiko PPko legebiltzarkideak atsekabea agertu du Kataluniako Gobernuak abiatutako "bide arriskutsuagatik"; horri eusten badio, "zaila"’ ikusten du astelehenetik aurrera elkarrizketarik egotea.
11:22 Joseba Egibar EAJko ordezkariaren hitzetan, urriaren 1a "garrantzia handiko egun historikoa" izango da. "Estatu subirano bat eraikitzeko bideari ekingo dion erkidegoa da Katalunia", esan du.
11:05: Guardia Zibila CTTI Telekomunikazio Zentroan bertaratu da, informatika zerbitzuak bertan behera utzi dituztela egiaztatzeko.
11:04: Igandetik aurrera, "Espainiako Gobernuaren eta Kataluniako errepublikaren arteko elkarrizketarekin konponduko da arazoa", Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidearen hitzetan.
10:38: Carles Puigdemont: "U1ean irabazitakoa ezin dugu U2an galdu".
"Bozkatu egingo da eta parte-hartzea handia izango da", esan du Generalitateko presidenteak larunbat honetan "Ara" egunkariko elkarrizketa batean. "Liskarrik" ez egotea eskatu du, "ez segurtasun indarrekin ezta beste inorekin ere". Generalitateko presidenteak uste du "emaitzak bideratzeko agenda politikoa" bilatu beharko dela, "arrazoizkoa, errealista eta eraginkorra".
10:11: Atzo gauean, Guardia Zibila CTTI Telekomunikazio Zentroan bertaratu zen, Kataluniako Auzitegi Nagusiak boto telematikoa ez egiteko kaleratutako aginduaren jakinarazpenarekin.
09:43: Oriol Junqueras: "Denok bozkatzen badugu, Rajoy eta PP erori egingo dira".
"El Periódico" egunkarian larunbat honetan argitaratutako elkarrizketa batean, Junquerasek esan du Espainiako Gobernuaren kontrako zentsura moziorik "onena" Katalunian "boto eskubidea eta demokrazia gailentzea" dela. Generalitateko presidenteordeak azpimarratu du "irtenbidea" dutela botoak zenbatzeko.
09:15: Madrilen hainbat protesta deitu dituzte astebururako, Kataluniako erreferendumaren harira: Hiru alde eta beste hiru kontra. "Espainiaren batasunaren alde eta Zuzenbide Estatuaren defentsan", "Kataluniako independentzia aldarrikapen aldebakarrekoaren kontra", "Erabakitzeko eskubidearen, demokraziaren eta askatasunen defentsan" eta "Madril erabakitzeko eskubidearen alde eta errepresioaren kontra" dira leloetako batzuk.
08:56 Hiru lagunek salaketa jarri dute Manlleun (Bartzelona), ikastetxe bateko kanpoaldean zirela balin-tiroak jaso ostean. Salaketaren arabera, norbaitek tiro egin die ikastetxearen parean dagoen eraikin batetik, baina ez dute tirokatzailea lokalizatu. Hiru lagunek, tartean adineko emakume batek, zauri arinak dituzte.
08:31: Ehunka lagunek gaua igaro dute Kataluniako hainbat eskolatan, horien itxiera ekiditeko.
23:42 U-1ko erreferenduma eragozteko Estatuak jarritako "oztopoak eta zailtasunak" deitoratu ditu Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordeak, baina ohartarazi du: "gainditzen dugun oztopo bakoitzak sendoago egiten gaitu".
23:36 Erreferenduma defendatzeko erronkan Kataluniak "Estatua garaitu" duela uste du Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak, nahiz eta urriaren 1aren inguruan zalantza asko izan.
23:05 "Demokrazia defendatzeko" hauteslekuetara joatea eskatu diete Jordi Sanchez ANCko presidenteak eta Jordi Cuixart Omniumeko presidenteak herritarrei. Era berean, Guardia Zibilari eta Polizia Nazionalari hauteslekuak ez ixteko eskatu diete.
22:52 Miquel Buch Kataluniako Udalerrien Elkarteko (ACM) presidentearen ahotan, "Espainia Korea edo Turkia bezalakoa da", azken asteetako operazio judizial eta polizialak ikusi ondoren.
22:48 BIDEOA: Lluis Llachek L’Estaca abestiarekin Montjuicen bildutako jendea hunkitu du
22:36 Graciako dozenaka bizilagunek txandaka lo egingo dute Siracusa kaleko zaharren egoitzaren aurrean, ixtea eragozteko.
22:17 Gavako El Calamot Institutuan dozenaka pertsona parte hartzen ari dira antolatutako jardueratan, besteak beste, partxis maratoi batean, igandera arte zentroa zabalik mantentzeko helburuarekin; izan ere, Generalitateak izendatutako hauteslekuetako bat da.
22:13 Nahiz eta Estatua aurka izan, igandean erreferenduma egingo dela bermatu dute Marta Pascal PDeCATeko koordinatzaile nagusiak eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak. Galdeketa eragozteko saiakera guztiek porrot egingo dutela iragarri du Pascalek: "Barregarri geratuko dira.
22:06 U-1a baino lehen hauteslekuak ixtea eragozteko helburuarekin, bi ikastetxetan itxialdia egiten ari ziren pertsonei zentroan jarraitzeko baimena eman diete Esquadra Mossoek, Collaso i Gil eta Diputacio de Barcelona eskoletako lekukoek azaldu dutenez.
22:02 Kataluniako herriaren batasuna aldarrikatu du Albano Dante Fachin Podemeko idazkari nagusiak. "Urriaren 1ean bozkatu nahi duen herri bat dago, eta ez du beldurrik", nabarmendu du.
21:24 BIDEOA: Independentziaren aldeko alderdiek ekitaldi jendetsua egin dute Montjuicen
21:20 Esquadra Mossoen bi bikote IES Miquel Tarradell ikastetxean sartu dira, Bartzelonako Angels kalean. Dozenaka bizilagun zain zituzten, ateak ixtea eragozteko.
21:14
#KataluniarekinBat Kanpaina itxierako ekitaldian, nazioarteko delegaritzarekin pic.twitter.com/8XzFNpJrCk
? EH Bildu (@ehbildu) 29 de septiembre de 2017
21:03 Senyerak independentismoaren ekitaldi bateratuan, Montjuicen. Agazkia: EFE/ Quique Garcia
20:58 Igandean boto-txartela "zakarrontzi horretara" ez botatzeko eskatu die Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak herritarrei, Generalitateak aurkeztu dituen hautestontziei erreferentzia eginez. Independentistek eman nahi duten "kolpea" inork ez dezala bere botoarekin "legitimatu", aldarrikatu du.
20:52 Erreferenduma erraztu dezaketen 29 aplikazio bertan behera uzteko agindua eman du Kataluniako Auzitegi Nagusiak.
20:51 BIDEOA: Milaka lagunek ekintzak antolatu dituzte ikastetxeetan irekita mantentzeko
20:45 Esquadra Mossoak Bartzelonako hautesleku ezberdinetara joan dira arratsaldean, erreferendumarekin lotutako jarduerak debekatuta daudela jakinarazteko. Besteak beste, Raval auzoko Collasso i Gil Eskolan izan dira mossoak.
20:37 Erreferendumari babesa emateko manifestu bat bultzatu dute PSCko militante ohiek. Era berean, urriaren 1ean botoa emateko dei egin dute, Katalunia eta Espainiaren arteko harremanen "kale itsua konpontzeko mahai gainean jarri den tresna bakarra delako".
20:35 Erreferendumaren aldeko ekitaldietan adingabeak erabili dituzten pertsonen aurka egiteko eskatuko dio Ciudadanosek Adingabeen Fiskaltzari.
20:14 Sustapen Ministerioak Bartzelonako aireko espazioa ixtearekin "ezkutuko salbuespen-egoera" ezarri duela salatu du Josep Rull Generalitateko Lurralde kontseilariak.
20:08 Milaka pertsona bildu dira kanpainaren azken mitinean, Bartzelonan. PDeCAT, ERC, CUP eta erakunde independentistak Passeig Maria Cristinan bildu dira, Montjuiceko Puig i Cadafalch zutabeen azpian.
20:05 Erregearen Etxeak Felipe VI.aren agenda argitaratu du gaur. Horrela, urriaren 2tik 8ra bitartean, erregeak ez du ekitaldirik izango, lehen astea U-1aren ondoren.
19:12 Gure Esku Dagok deitutako manifestazioan parte hartuko du bihar Andoni Ortuzar EAJko presidenteak, 'Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna', lelopean.
.@andoniortuzar-ek parte hartuko du bihar Bilbon @GureEskuDago-k deitu duen manifestazioan '#Demokrazia. #ErabakitzekoAskatasuna' lelopean.
? EAJ-PNV (@eajpnv) 29 de septiembre de 2017
19:07 Kataluniako "arazoaren" erantzukizuna Mariano Rajoyren Gobernuak duela errepikatu du Jose Luis Abalos PSOEko Antolakuntza idazkariak. Sozialistaren hitzetan, azken urteetan elkarrizketa falta izan da. "Bizitzan, elkarrekin izateko, gustura egon behar da", erantsi du.
19:03 Datorren igandean, eskoletan hautestontzirik ez dela izango ziurtatu du Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPren presidenteak, "kolpistak berearekin irtengo ez direlako".
18:46 Erreferenduma aurrera eramateko beharrezkoak direnak baino hautestontzi gehiago prest dituztela ziurtatu du Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak 'Frankfurter Allgemeine Zeitung' (FAZ) Alemaniako egunkarian.
18:32 Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuaren presidenteak Bozeramaileen Batzordea astelehenerako deitu du, datorren asteko osoko bilkuraren eguna eta edukia finkatzeko, lehenengoa erreferendumaren ostean.
18:17 Nekazariek 800 traktore baino gehiago sartu dituzte Tarragonako kaleetan. Erreferendumaren aldeko ekimena izan da, eta jai giroan eta istilurik gabe egin dute. Argazkia: EFE/Jaume Sellart
18:15 BIDEOA: Ehunka nekazarik traktoreekin egin dute erreferendumaren aldeko protesta
18:12 Erreferendumaren aurkako eta Espainiaren batasunaren aldeko hiru elkarretaratze hartuko ditu Madrilek asteburuan, eta erabakitzeko eskubidearen aldeko eta "errepresioaren kontrako" beste hiru.
18:04 U-1eko erreferendumaren hauteslekuak aurkitzeko aplikazioa blokeatzeko agindua eman du Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Mugikorrentzako aplikazioaren berri iragan asteazkenean eman zuen Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Twitter sare sozialean.
17:55 Igande honetan kataluniarrek "bozkatu" ahal izatea espero du Pep Guardiola Manchester Cityko entrenatzaileak. "Demokraziarentzako eta mundu guztiarentzako festa" izateko itxaropena du Guardiolak.
17:48 Maddalen Iriarte legebiltzarkideak, Bakartxo Ruiz Nafarroako parlamentariak eta Josu Juaristi europarlamentariak EH Bilduren ordezkaritza osatuko dute Kataluniako erreferendumean. "Begirale" gisa joango dira asteburuan Kataluniara.
17:43 Erreferenduma "Konstituzioaren eta demokraziaren aurkako eraso larria" dela ohartarazi dute Kataluniako 200 abokatuk baino gehiagok manifestu batean. Abokatuen ahotan, Generalitateak "elkarbizitza demokratikoaren oinarriak hautsi" ditu.
17:36 Generalitateak Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiaren eta Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskalburuaren aurkako kereila aurkeztuko du, urriaren 1eko erreferendumaren ikerketan berezkoak ez diren funtzioak hartu zituztelako.
17:01 Esquadra mossoek agente uniformedunak bidaliko dituzte hauteslekuetara, lokalak ixteko eta hautetsontziak, boto-paperak eta errolda atzemateko, Josep Lluis Trapero buruaren barne agindu baten arabera. Beste polizia batzuei errefortzuak eskatzea aztertzen ari da, aurrera egitea oztopatzen duten pertsonak izanez gero.
16:37 Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak ohartarazi du Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta haren kideek pertsonalki eta ondasunekin erantzungo dutela Justizia auzitegien aurrean, urriaren 1eko erreferenduma dela eta, “Konstituzioaren aurkako desleialtasun oso larriagatik” eta “desobendientzia jarraiagatik”.
16:27 BIDEOA: Polizien esku dago U-1eko kaleko kudeaketa
16:14 Guardia Zibilak esan du Kataluniako Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzara egindako “jazarpena” irailaren 20ean ez zela ez bat-batekoa ez baketsua izan, eta “masa eraikinera indarrez sartzen saiatu” zela “karga gogorra” eginda. 15 guardiek eta mossok parte hartu behar izan zutela gaineratu du.
Erakunde armatuak Auzitegi Nazionalari bidalitako txostenean hala irakur daiteke. Balizko sedizio delitua ikertzeko nahikoa zantzu badagoela adierazi dute, eta ANC eta Omnium Cultural, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, hurrenez hurren, direla antolatzaileak azaldu dute.
16:02 BIDEOA: Kataluniako ehunka eskolak bat egin dute erreferendumarekin
15:40 BIDEOA: Generalitateak U-1eko erreferendumerako dispositiboa aurkeztu du
15:17 Ministroen Kontseiluak hiru errekurtso jarri ditu Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, Kataluniako hiru lege autonomikoren aurka, besteak beste, ogasun eta babes sozialaren legea dago. Katalunian giza segurtasun hipotetiko baten hasiera izan nahi zuen.
Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko ministroak azaldu duenez, aurkatutako Kataluniako beste bi legeak etxebizitzarako eskubidea, Espainiako Estatuko eskumenei eragiteagatik, eta nahimen digitalaren legea dira.
15:06 Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko bozeramaileak ostiral honetan esan du U-1eko kontsulta “legez kanpokoa” dela eta “berme demokratikoak ez” dituela. Hori dela eta, “hilaren 1ean pasatzen dena ez da erreferenduma izango”, adierazi du. Argazkia: EFE
14:48 BIDEOA: U-1eko hautetsontziek Generalitatearen logoa dute
14:16 Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak nazioartetik etorritako 30 bat diputaturi harrera egin die.
#President @KRLS amb delegacio parlamentaria internacional formada per 30 diputats i eurodiputats per fer el seguiment del #Referendum #1OCT pic.twitter.com/y2FrsTGF3P
? Govern. Generalitat (@govern) 29 de septiembre de 2017
14:02 Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuaren eledunaren esanetan, Generalitateko buruzagiak eta "CUPen euren bazkideak" dira Katalunian gertatzen ari denaren "erantzuleak", eta "auzitegien aurrean erantzun beharko dute".
13:48 Ministroen kontseiluaren bilera amaitu da. Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuaren bozeramailea ari da hizketan."Igandean ez da erreferendumik egongo", berretsi du
13:40 "Batzuek hauteslekuak ixten saiatuko diren arren, igandean bozkatzeko aukera egongo da", nabarmendu dute Kataluniako Gobernuko kideek.
Gainera, iragarri dutenez, emaitzei zilegitasuna emateko irakasle eta aditu talde bat izango da, hauteskunde batzorde baten lana egingo duena.
13:16 Horrelakoak izango dira urriaren 1eko erreferendumaren boto-kutxak. Argazkia: Kataluniako Gobernua.
13:09 BIDEOA: Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak harrera egin dio nazioarteko diputatuen ordezkaritzari
13:02 Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordeak lasaitasuna eta bozketa eragotzi nahi duten horien "probokazioetan ez jaustea" eskatu die herritarrei. "Ez gara ezer txarra egiten ari", nabarmendu du gazteleraz egindako hitzaldian. Argazkia: EiTB
12:53 BIDEOA: Kataluniako hainbat ikasle U-1aren aldeko ekintzak ari dira egiten
12:47 Urriaren 1erako prestatutako dispositiboaren datuak:
5.343.358 hautesle
2.315 hautesleku
7.235 boluntario
12:36 Raul Romeva Generalitateko Kanpo gaietako kontseilariak ingelesez egin du bere hitzaldia. Azpimarratu duenez, "Generalitatea askotan saiatu da erreferendumaren baldintzak negoziatzen. Dena den, erreferenduma deitzea ez da krimena".
12:28 Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordeak hartu du hitza. Nabarmendu duenez, Kataluniako Gobernua "arduratsua da, eta bere betebehar demokratikoak eraginkortasunez eta konpromiso osoarekin betetzen ari da".
12:24 Jordi Turull Generalitateko bozeramaileak iragarri duenez, igandean 2.315 hautesleku izango dira Katalunia osoan, herritarrek bozkatu ahal izan dezaten.
12:19 Hasi da Kataluniako Gobernuaren agerraldia urriaren 1erako xehetasunak emateko agerraldia.
Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordea, Jordi Turull bozemailea, eta Raul Romeva Kanpo gaietarako kontseilaria dira mintzatzekoak.
Turull, bere hitzaldiaren une batean. EiTB
12:06 Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ohartarazi duenez, Kataluniako erreferendumean hauteskunde-mahaiko kideek 300.000 eurorainoko isuna jaso dezakete.
11:46 Clara Ponsati Generalitateko Hezkuntza kontseilariak bere gain hartu du hezkuntza zentroen ardura, gaurtik urriaren 2ra arte.
Ponsati izango da ikastetxeotan gertatzen denaren erantzule eta, hala, urriaren 1ean hautesleku gisa erabiltzen diren eskoletako zuzendariak "babestuta" egongo dira.
La #consellera @ClaraPonsati assumeix la responsabilitat dels centres educatius fins el 2 d'octubre #actualitat https://t.co/T4Go2ftBr3
— Ensenyament (@ensenyamentcat) 29 de septiembre de 2017
11:45 Pintaketa naziak egin dituzte bart ERCk eta Podemosek Sabadellen dituzte egoitzetan.
Les pintades feixistes d'aquesta nit refermen el nostre compromis amb la democracia, els drets i la llibertathttps://t.co/sBfB8dY0VJ pic.twitter.com/3DvdO7NJdj
? ERC Sabadell #NOUSBD (@Esquerra_sbd) 29 de septiembre de 2017
#SabadellCompromesa Som amb la democracia els drets i les llibertats.
? @PodemSabadell (@Podem_Sabadell) 29 de septiembre de 2017
Condemnem les guixades i enganxades feixistes fetes en la fosco. pic.twitter.com/VnBIpm6LeF
11:37
A les 12h, roda de premsa del #vicepresident @junqueras, #portaveu @jorditurull i el #conseller @raulromeva ?https://t.co/gU6IRbPrLx pic.twitter.com/aRwIm2cIlY
? Govern. Generalitat (@govern) 29 de septiembre de 2017
11:29 Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, Kataluniako egoerak argi utzi du Estatuan ez dagoela "demokraziarako tarterik".
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean aitortu duenez, gainera, Kataluniaren estrategia "baketsu eta demokratikoa" beste batzuk baino "eraginkorragoa" izan da.
11:13 Hiru katalanetik bi bozkatzera joango dira urriaren 1ean. GAPS inkesta etxeak egindako galdeketa kaleratu du eldiario.es egunkari digitalak. Horren arabera, bozkatzeko eskubidea duten herritarren % 63,3k parte hartuko dute Kataluniako erreferendumean.
Ikerketaren arabera, bozkatzera joango direla dioten herritarren kopurua hazi egin da azken 10 egun hauetan.
Un sondeo de GAPS prevé una participación del 63% en el referéndum del 1-O https://t.co/N5JC1FDwsB pic.twitter.com/md3sQhqGBc
— eldiario.es (@eldiarioes) 29 de septiembre de 2017
10:48 Lander Martinez Podemos Euskadiko Antolaketa idazkariak "arazo politikoei konponbide politikoak ematea" defendatu du, Kataluniako auzia hizpide. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan nabarmendu duenez, "ezin dute biztanleriaren erdia epaitu".
10:43 Omnium Cultural elkartearen 'Crida per la Democracia' webgunea berriro itxi du Guardia Zibilak. Bigarren aldia da egiten duena, aurrez asteazkenean zarratu zuten, eta Omniumek beste helbide batean zabaldu zuen. Horixe da gaur itxi dutena, eta berriro ere, beste webgune bat jarri du independentziaren aldeko elkarteak.
Poesia vs. Censura https://t.co/KppulOB573
— Òmnium Cultural (@omnium) 29 de septiembre de 2017
10:15 Unio de Pagesos Kataluniako abeltzainen eta nekazarien sindikatu nagusiak antolatuta, nekazariek traktoreak errepideetara aterako dituzte erreferendumaren alde.
Espainiako Gobernuak Katalunian dituen ordezkaritzen eta ordezkaritzaordeen egoitzen aurrean amaituko dituzte protestak. Bartzelonan eguerdian espero dituzte traktoreak, Espainiako Ordezkaritzaren aurrean.
Desenes de tractors surten de diversos punts del territori català per aplegar-se a la #marxa #pagesiaxdemocràcia convocada per @uniopagesos pic.twitter.com/RIjuh91p9V
— Unió de Pagesos (@uniopagesos) 29 de septiembre de 2017
Valls més de 100 tractors #pagesiaxdemocràcia @uniopagesos pic.twitter.com/4viebQmmiA
— Jaume F. Bricollé (@JaumeFBricolle) 29 de septiembre de 2017
10:09 Uxue Barkos Nafarroako presidenteak espero du urriaren 1eko eguna "normaltasunez" garatzea Katalunian.
Horren hitzetan, "ziur naiz Kataluniako gizarteak bere jarrerari, izan alde edo kontra, tinko eutsiko diola, beste leku batzuetan ikusi dugun tentsioa alde batera utzita, jai giroan".
Urriaren 2ari begira, "elkarrizketa eta akordioa" beharrezkoak direla azpimarratu du Nafarroako presidenteak.
09:24 Kataluniako erreferendumaren harira, bost manifestazio deitu dituzte astebururako Madrilen: hiru alde eta bi kontra.
Handiena iganderako espero da. 25S Koordinadorak "erabakitzeko eskubidearen alde" biltzeko deia egin diete herritarrei (Puerta del Solen, 19:00etan).
Kontrakoen artean, Hazte Oir plataforma ultraeskuindarrak ostiral honetarako deitu duena. "Kataluniako erregimen sezesionistaren aurka" leloa izango du.
Bestalde, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria egingo dute herritarrek Lavapies auzoan, "Erabakitzeko eskubidearen, demokraziaren eta askatasunen defentsan" lelopean.
09:06 Esquadra Mossoek Igualadako Guardia Zibilaren kuarteleko patioan atzemandakoa zer den zehaztu berri dute. Euren esanetan, erretako txandal militar baten arrastoak dira, ez "su eragiteko gailu bat".
Guardia Zibilaren sindikatu bateratuak bart salatu duenez, kuartelaren kontra "su eragiteko gailu bat" jaurti dute. Halakorik topatu izana ukatu dute Mossoek.
08:57 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak nazioarteko ordezkaritza parlamentario bati egingo dio harrera gaur.
Europako 16 herrialdeetatik eta Israeldik etorritako 30 bat eurodiputatu eta diputatu dira etortzekoak urriaren 1eko erreferenduma jarraitzeko.
Hitzordua 13:00etan da, Generalitateko Palaun.
07:49 Kataluniako erreferendumaren informazio guztia, azken albisteekin, eitb.eus-en
07:40 Independentziaren aldeko alderdiek eta erakundeek hauteskunde kanpainaren itxiera egingo dute elkarrekin, ekitaldi bakarrean, 20:00etatik aurrera Bartzelonako Maria Cristina etorbideko Font Magican.
07:24 Bizkaiko Batzar Nagusien osoko bilkura egingo dute gaur Kataluniari buruz, Gernikako Batzarretxean, 09:30ean
07:18 Gaur 'En Jake' saio berezia eskainiko du ETB2k. Bartzelonatik zuzenean, Xabier Lapitzek Kataluniako egoeraren azken ordua emango du eta berarekin, Xabier Torrens politologoa, Jon Iñarritu EH Bilduko senataria, Xabier Rius kazetaria, Nuria Suarez Recortes Cero plataforma katalanaren bozeramailea eta Pilar Rahola kazetari eta idazlea izango dira, besteak beste.
06:50 Kataluniako Gobernuak prentsaurrekoan azalduko du gaur U-1erako antolakuntza. Oriol Junqueras presidenteorde eta Ekonomia kontseilaria Jordu Turull Presidentetza kontseilari eta bozeramailearekin eta Raul Romeva Kanpo Arazoetarako ordezkariarekin agertuko da.
06:32 Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta gainerako ministroek igandean egitekoa den erreferendumaren aurrean nola jokatuko duten aztertuko dute gaur, Ministroen Bileran.
00:24 Igualadako (Bartzelona) Guardia Zibilaren kuartelari eraso egin diote gauean. Ezezagunek molotov koktel bat jaurti dute. Ez du inor zauritu.
23:39 Estatuak U-1eko erreferendumaren aurka hartutako neurriak kritikatu ditu Xavier Domenech CatComuko koordinatzaileak. "Batzuek erreferendumaren bataila irabazi nahi dute, baina demokraziaren gerra, legitimitate politikoa, Katalunia eta Espainia galtzen ari dira", ohartarazi dio Mariano Rajoy presidenteari.
23:29
Nuevas instrucciones de votacion para votar en el referendum de #Catalu?a. #xo #cataluyna pic.twitter.com/0sBsjAoapx
? Julian Assange ? (@JulianAssange) 28 de septiembre de 2017
23:22 Marta Rovira ERCko idazkari nagusiaren hitzetan, Mariano Rajoyren Gobernuak erreferendum deialdiari eman dion erantzunak frankismoko praktikak piztu ditu: "Boto-txartelak ezkutuan inprimatu behar izan ditugu. Kartelak korrikan itsatsi. Polizia kaletik hautestontzien bila ikustearekin belaunaldi oso bat harrituta dago.
22:34 4.000 artista eta intelektual baino gehiagok 'U-1 Demokraziaren aurkako Iruzurra' manifestua sinatu dute dagoeneko. Erreferendumean ez parte hartzea eskatzen dute bertan.
22:30 Artur Mas Generalitateko presidente ohiaren ahotan, Kataluniak "pazientzia handia" izan du Espainiarekin. "Proiektu komuna sortzeko saiakeran hamarkadak eman ditugu, baina ez digute ulertzen", gaineratu du PDeCATeko presidenteak.
22:11 "Erreferenduma diktadoreen tresna kutunena" dela adierazi du Alfonso Dastis Espainiako Atzerri ministroak.
22:06 'Banderen gerra'ren erdian (esteladak Katalunian, Espainiako banderak Estatuan) Madrilgo kale nagusian bake mezu bat agertu da.
La gente de Sra. Rushmore hemos colgado esto desde la fachada de la agencia. Un mensaje desde Madrid hacia Catalunya. #Hablamos?#Parlem? pic.twitter.com/DALwqkxJSs
? Sra. Rushmore (@srarushmore) 27 de septiembre de 2017
21:15 Iñigo Errejon Podemosen Aldaketa Politikorako idazkariaren hitzetan, Mariano Rajoy Gobernuko presidentea kataluniarren "umiliazio" demokratikoa bilatzen ari da, akordioa eta konponbide politiko bat adostu beharrean.
21:11 Naomi Klein idazleak, 'No Logo'ren egileak, Epainiako Gobernuaren "errepresioa" salatu du.
Repression against #CatalonianReferendum is a disgrace. Get informed: https://t.co/BcmyyjdeZA
? Naomi Klein (@NaomiAKlein) 28 de septiembre de 2017
21:01 Urriaren 1ean ordena publikoa mantentzeko mossoen gaitasuna zalantzan jarri du Sociedad Civil Catalanak (SCC). Eskarmentua falta zaiela eta Polizia "oso politizatua" dela azaldu du elkarteak.
20:58 BIDEOA: Kataluniako Hezkuntza komunitatea, ikastetxeak zabaltzeko prest
20:56 BIDEOA: Mossoek elkarbizitza bermatuko dute, ebazpen judizialen gainetik
20:39 Urriaren 1eko erreferendumean botoa ematea Espainiaren "plurinazionaltasuna" adierazteko modu bat dela esan du Albano Dante Fachin Podemeko idazkari nagusiak.
20:34 "Horrela jarraitzen baldin baduzue, noizbait inhabilitatu beharko zaituzte", ohartarazi die Josep Borrell ministro sozialista ohiak Generalitateko kideei eta buruzagi independentistei.
20:21 Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordeak, Jordi Turull bozeramaileak eta Raul Romeva Atzerri kontseilariak urriaren 1erako dispositiboa azalduko dute bihar prentsaurrekoan.
20:15 Urriaren 1ean erreferendumik izango ez dela esango die Espainiako Gobernuak EBko kideei Tallinen, Europar Batasuneko buruzagien goi-bileran. Mariano Rajoy presidentea ez da bilerara joango.
20:04 Hezkuntza eragileen ordezkariak hartu ditu Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Palaun. Buruzagiaren hitzetan, "oinarrizko eskubideen defentsan ez duzue milimetro bakarra atzera egin". Hala ere, U-1eko erreferendumaren erantzukizuna Generalitatearena dela argi utzi du. Argazkia: EFE
20:01 Xavier Novell Solsonako (Lleida) gotzaina bozkatzera joango da igandean. "Datorren igandean hautestontziak baldin badaude, ni botoa ematera joango naiz!", idatzi du Novellek asteko glosan.
19:06 Antzokiek, museoek, zaharren egoitzek, parrokiek eta nekazaritza kooperatiba batek ateak irekiko dituzte igande honetan, erreferendumeko hauteslekuak izateko. Eskola, institutu, anbulatorio, etxe, liburutegi eta haurtzaindegiekin bat egingo dute.
18:55 Urriaren 1era arte kataluniarrek modu "baketsuan" adieraztea eskatu du Gerard Pique Bartzelonako futbol jokalariak.
Des d'avui i fins diumenge, expressem-nos pacificament. No els hi donem cap excusa. Es el que volen. I cantem ben alt i ben fort. #Votarem
? Gerard Pique (@3gerardpique) 28 de septiembre de 2017
18:50 Alderdi eta erakunde independentistek erreferendumaren kanpainari amaiera emango diote bihar. Mitin bateratua egingo dute Bartzelonako Maria Cristina etorbidean, Font Magican. Ekitaldia 20:00etan hasiko da.
18:40 Tarragonako Udaltzaingoa Estatuaren hautestontziak zaintzen ari da, Fiskaltzaren agindua betez.
18:31 'Obrim les escoles' manifestuarekin bat egin duten Kataluniako hezkuntzaren eragileek Carles Puigdemont Generalitateko presidenteari "sinbolikoki" ikastetxeetako giltzak eman dizkiote.
18:28 BIDEOA: Erreferendumaren aldeko ekintza egin dute Kataluniako suhiltzaileek
18:22 Igualadako (Bartzelona) biltegi batean 2,5 milioi boto-txartel eta lau milioi gutun-azal konfiskatu ditu Guardia Zibilak, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez.
18:06 Arran erakunde independentistak Kataluniako Fiskaltza Nagusiko egoitza sinbolikoki zigilatu du, "Fiskaltzan faxismo izurria antzeman dutelako".
¿ ALERTA ¿ Detectada una plaga de feixisme a la Fiscalia. Volen precintar la veu del poble; el poble els precinta a ells! #referèndumCAT pic.twitter.com/qvBK1wNo5O
— Arran ¿¿ (@Arran_jovent) 28 de septiembre de 2017
18:01 Espainiako Gobernuak Kataluniako erreferenduma eragozteko hartu dituen neurrien aurrean, kezka agertu dute NBEko adituek. Zentzu horretan, "oinarrizko eskubideak urratzen" ari direla ohartarazi dute.
17:52 Andaluziako Parlamentuak legez besteko proposamena onartu du gaur, Espainiako Gobernuari, botere judizialari eta Estatuko erakundeei babesa emateko. Ciudadanosek aurkeztu du, eta duela bi aste Kongresuak atzera bota zuenaren antzekoa da. PSOE-Ak eta PPk aldeko botoa eman dute.
17:40 Espainiako banderak, Madrilgo balkoietan. Dendetan saltzen ari dira aste honetan. Argazkia: EFE
17:35 Datorren asteko osoko bilkuran Kataluniako egoeraz ez eztabaidatzea erabaki du gaur Europako Parlamentuak.
15:20 475 milioi euro blokeatuta gelditu dira Katalunian, Espainiako Estatuak Kataluniako finantzetan esku hartu ondoren, Pere Aragones Generalitateko Ekonomia idazkariaren hitzetan. Diru hori aurrera atera ezin izango diren programei dagokiela gaineratu du Aragonesek.
15:17 Zentzuz jokatzeko "Recuperem el Seny" kanpaina aurkeztu du gaur Societat Civil Catalanak. Bideoa:
14:56 Barne Ministerioa “baliabide guztiak” jarriko ditu Esquadra Mossoen esku, legea betetzeko eta erreferenduma saihesteko.
Jose Antonio Nieto Segurtasuneko Estatu idazkariak Kataluniako Segurtasun Batzordearen bileran defendatu duenez, “irtenbiderik onena ebazpen judizialak betetzea da”.
Kataluniako Segurtasun Batzordearen bilera, gaur goizean. Bertan besteak beste, Carles Puigdemont, César Puig, Diego Pérez de los Cobos edo Jose Antonio Nieto izan dira. Argazkia: EFE
14:40 Joaquim Forn Generalitateko Barne kontseilariak ziurtatu duenez, urriaren 1ean, Esquadra Mossoek erreferenduma saihestea baino, "elkarbizitzaren babesa" lehenetsiko dute.
14:35 Generalitateak esan du Urriaren 1eko polizia-dispositiboak bere esku egon behar duela. Bideoa:
14:22 Eusko Legebiltzarrak bere babesa eman dio Kataluinako erreferendumari. Bideoa:
14:08 Juan Ignacio Zoido Barne ministroaren hitzetan, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak “ezinbesteko protagonistak” izango dira legea betearazteko.
14:04 Amaitu da Kataluniako Segurtasun Batzordearen bilera; bi orduz egon dira batzartuta.
Barne Ministerioaren eta Generalitatearen bozeramaileen adierazpenak espero dira.
13:57 Igandeko erreferendumaren alde, euskal hiriburuetan deitutako manifestazioetan parte hartu dute ehunka gaztek.
Ernaik, Sorturen gazte mugimenduak, deitu ditu martxak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean 'Baimenik ez! aske izateko' lelopean.
13:31 Raul Romeva Generalitateko Kanpo gaietarako kontseilariak nabarmendu duenez, igandeko erreferendumean baietzak irabazten badu, 48 orduko epean independentzia aldarrikatuko du Kataluniako Parlamentuak.
"Dugun emaitza 'bai' bada, jendeak erabaki duena onartu beharko dugu... Erreferendum legeak dioena aplikatuko dugu, hau da, emaitzak kaleratu eta 48 ordura, Parlamentuak independentzia aldarrikatuko du eta trantsizio legea sartuko da indarrean", esan du Romevak Bruselan Generalitateak duen bulegoan ingelesez eta frantsesez eskainitako hitzaldi batean.
13:27 Angel Oiarbide Gure Esku Dagoko bozeramaileak ETB-1eko "Egun On Euskadi" saioan esan duenez, "Katalunian gertatzen dena gure etorkizunaren ispilua da".
13:26 Bartzelonako manifestazioaren irudi gehiago:
Impossible veure el final de la manifestacio! Hi ha gent que encara no ha sortit de Pl. Universitat! #caputxinada2017 pic.twitter.com/A5ILpSLBCu
? Unis x la Republica (@unisxrepublica) 28 de septiembre de 2017
Milers de persones ara mateix a Gran Via avancen al crit de "votarem!" #caputxinada2017 pic.twitter.com/0P4NoCjo0P
? Unis x la Republica (@unisxrepublica) 28 de septiembre de 2017
13:16 Societat Civil Catalana (SCC) elkarteak kanpaina berria jarri du martxan urriaren 1eko erreferendumaren kontra. "Recuperem el seny" (berreskura dezagun sen ona) du izena kanpainak, eta "bizikidetza, aniztasuna eta elkartasuna" aldarrikatu ditu independentzia asmoen aurrean.
13:10 Espainiako Bankuaren esanetan, Kataluniako "tentsioak" ekonomiaren hazkundean eragin dezake.
Lehen aldia da finantza erakundeak Katalunia "arrisku elementuen" artean aipatzen duena. Horien artean daude, besteak beste, 'Brexit'a edo AEBko politika makroekonomikoaren "ziurgabetasuna".
13:03 ETB2k erreportaje berezia eskainiko du gaur gauean (22:30ean) Kataluniako erreferendumaren inguruan: El camino catalan.
Africa Baetak gidatuko duen '360º' saio berriko lehen atala da. Hilean behin, aktualitate gai bat izango dute aztergai.
12:58 Hasi dira heltzen Bartzelonako ikasleen manifestazioko irudiak. Argazkia: EFE
12:53 Urriaren 1eko erreferendumaren aldeko pankarta erraldoia zintzilikatu du Kataluniako suhiltzaile talde batek Bartzelonako Historia Museoaren teilatutik:
Els @bomberscat @bombersbcn i @ANC_Bombers compromesos amb el #ReferendumCAT #HolaDemocracia pic.twitter.com/XT6Gg9uEkc
? Assemblea Nacional (@assemblea) 28 de septiembre de 2017
12:46 BIDEOA: Bartzelonako Udaltzaingoa hautetsontziak zaintzen ari da
12:40 Bartzelonan, unibertsitateetako eta bigarren hezkuntzako milaka ikasle kalera atera dira erabakitzeko eskubidearen eta urriaren 1eko erreferendumaren alde.
Manifestazio jendetsua egiten ari dira eguerdiaz geroztik. Universitats per la Republica plataformak deitu du martxa, baita ostegun honetarako greba eguna ere.
Plataformaren esanetan, jarraipena "masiboa" izaten ari da, "unibertsitate pribatuetan ere".
12:37
El president @KRLS amb #conseller @interiorcat @quimforn encapcala la reunio de la Junta de Seguretat de Catalunya al Palau de Pedralbes. pic.twitter.com/izBntltOhu
? Govern. Generalitat (@govern) 28 de septiembre de 2017
12:31 Independentziaren aldeko Udalerrien elkarteak (AMI, katalanez) eta Kataluniako Udalerrien Elkarteak (ACM, katalanez) kereila aurkeztuko dute Jose Manuel Maza Estatuko fiskal nagusiaren aurka alkateei egindako "mehatxuengatik".
12:06 Alderdi Popularrak bideo bat zintzilikatu du Twitterren Katalunian ei dagoen "hispanofobia" salatzeko. Polemika eragin du:
12:06 Guardia Zibilak ERCko 15 bat militante atxiki ditu Molins de Rei udalerrian goizaldean, urriaren 1eko independentziari buruzko erreferendumerako materiala banatzen ari zirela, alderdi politikoak salatu duenez.
11:58 Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak erreferendumaren boto-paperak egiten ari den inprimategi baten bideo bat partekatu du eguna hastearekin bat:
Minerva contra Anubis https://t.co/MTwk7KrA3M
? Carles Puigdemont (@KRLS) 28 de septiembre de 2017
11:44 Universitats per la Republica plataformak eta Sindicat d'Estudiants dels Països Catalans sindikatuak (SEPC) deituta, greba eguna dute gaur Kataluniako unibertsitatetan eta bigarren hezkuntzako zentroetan, urriaren 1eko erreferenduma babesteko.
Antolatutako mobilizazioen barruan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomiko dozenaka ikaslek AP-7 eta B-30 errepideak itxi dituzte ordu erdiz, Cerdanyola del Valles parean (Bartzelona).
11:35 Bizia espero da gaurko eguna. Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak urgentziaz deituta, Kataluniako Segurtasun Batzordearen bilera izango da, 12:00etan hasita.
Kataluniako eta Espainiako Segurtasun arduradunen ordezkariak biltzen ditu erakunde honek. Bi administrazioen arteko egoera zeharo gaiztotuta dago, Estatuak erreferenduma eragozteko polizia taldea ezarri zuenetik.
11:23 Hiru egun baino ez dira geratzen Katalunian autodeterminazio erreferenduma egiteko, eta gertakariak bata bestearen atzetik jazotzen ari dira.
Ostegun honetan, goizean goizetik, Bartzelonako Udaltzaingoa Udalak Poblenoun duen biltegiaren aurrean paratu da. Bertan daude Espainiako Estatuak hauteskundeetarako erabili ohi dituen hautetsontziak. Horiek zaintzen ari dira, inork eraman ez ditzan. Argazkia: EFE