Cargando...

Zuzenean

SUTEAK NAFARROAN

Nafarroako Gobernuak suteengatiko alerta-maila jaitsi egin du

EITB MEDIA

-  Galipentzuko, Eslabako eta Lergako bizilagunek etxera itzultzeko baimena jaso dute. Olleta, Makirriain, Santsoain eta Amatriain udalerriek, berriz, ebakuatuta jarraitzen dute.

-  Suarekin edo makinekin zerikusia duten nekazaritza jarduerak debekatuta egongo dira asteazkenean ere.

-  Maria Chivitek adierazi du "egoera zein den ikusita", ez dela San Joan suak egiteko unea.

-  Ostegunerako euri zaparradak espero dira.

Actualizar

Behin-behineko datuen arabera, joan den larunbatetik Nafarroan izan diren suteen ondorioz 10.000 hektarea baino gehiago kiskali dira.

Nafarroako Gobernuak ziurtatu du suteak itzaltzeko lanak bide onetik doazela eta iragarri du alerta-maila jaistea erabaki duela.

Olleta, Makirriain, Santsoain eta Amatriain udalerrietako bizilagunek etxera itzuli ezinik jarraitzen dute. Guztira, 85 pertsona ebakuatu zituzten herri horietan.

Galipentzuberriko, Galipentzu Zaharreko, Eslabako eta Lergako bizilaguneei etxera itzultzeko baimena eman die Nafarroako Gobernuak.

BIDEOA: Airetik hartutako irudietan ikus daiteke azken egunetako suteek Nafarroan eragin duten txikizioa.

Une honetan suterik larriena Galipentzukoa da, eta Erreniegakoa, "gutxi gorabehera bideratuta dago", Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Halaber, Galipentzuberri, Galipentzu Zaharra, Lerga, Olleta, Eslaba, Makirriain, Santsoain eta Amatriain udalerrietako bizilagunek etxera itzuli ezinik jarraitzen dute.

BIDEOA: Gareseko sutea herrigunean sartu aurretik geldiarazi zuten.

BIDEOA: Galipentzu eta Uxue inguruan sua ez berpizteko lanean ari dira suhiltzaileak.

BIDEOA: Etxera itzuli ahal izan diren herritarrek kalteak zenbatzen eman dute goiza.

Chivitek iragarri du Nafarroak estatu eta foru laguntzak izango dituela:

Presidenteak eskerrak eman dizkie suteak itzaltzen lan egiten duten profesionalei, boluntarioei, beren baliabideak eskura jarri dituzten inguruko komunitateei, lan horietan lagundu duten nekazariei eta "beren herriak salbatzeko lanean hasi diren bizilagun askori".

Obanos, Muruzabal, Legarda eta Garesko alkateek kalteei aurre egiteko laguntzak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari. Obanos eta Legarda inguruen % 90 eta 95 artean erre egin da, alkateek azaldu dutenez.

Nafarroako presidentea kaltetutako eremuan izan da:

Zentzu horretan, presidenteak adierazi duenez, "lanaren zati bat eginda joango gara; zein deialdi, zein baliabide eta nola landuko dugun esanez".

"Udalek noraino eta zerk eragin dien baloratu beharko dute, espediente hori lantzen joateko, Espainiako Gobernuari bidaltzeko", zehaztu du.

Nafarroako presidenteak Obanosetik adierazi duenez, suteek kaltetutako eremuak "berreskuratzeko" lan egingo dute, eta "udalen eskutik" egingo dute.

Adierazi duenez, egun gutxi barru alkateak deituko dituzte "berreskuratzearekin zerikusia duen guztian lanean hasteko".

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea zero gune deituriko Obanos herrira joan da gaur eguerdian, inguruko alkateekin bilera egiteko.

Bere lehen hitzak eskerrak emateko baliatu ditu Chivitek. Zehazki, suaren kontra ari direnen lana eskertu du, hala nola, profesionalak, boluntarioak eta nekazariak. Halaber, emandako laguntza eskertu die inguruko autonomia erkidegoei.

Bestalde, susperraldian lan egin behar dela esan azpimarratu du eta hori udalen eskutik egin behar dela: "Laguntzak birbideratu, udalerriak berreskura ditzaten". Bestalde, egun gutxi barru alkateak deituko dituela iragarri du, susperraldiari ekiteko.

Azkenik, egoera zein den ikusita ez dela San Joan suak egiteko unea esan du.

Iruñeko Udalak San Joan suak debekatu ditu.

Uzta biltzeko debekua ostegunera arte luzatu daiteke Nafarroan, Javier Remirez presidenteordearen arabera. Dena dela, erabakiak "proportzionalak eta arrazoituak" izango direla aipatu du.

San Joan bezperako suak ez dira bateragarriak Nafarroak bizi duen egoerarekin, Foru Gobernuko presidenteordearen arabera.

Javier Remirezek iragarri duenez, Nafarroako Gobernuak datozen orduetan hartuko du horri buruzko erabakia.

Suak kiskalitako eremuetara ez gerturatzeko deia egin du Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak.

Gaur oraindik ere zortzi herritako biztanleek etxera itzuli ezinik jarraitzen dute.

Gaur, suteak itzaltzeko lanetan ari dira lau Foca hegazkin, behaketa lanetarako beste bat, eta 10 helikoptero.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, suteen egoera atzo eta asteburuan baino hobea da. Dena dela, zuhurtzia eskatu du.

"Ahalegin handienak" Galipentzu inguruan egiten ari dira. Erreniegako suak "aktibo" jarraitzen duela, baina "gutxi gorabehera orientatuta" dagoela adierazi du Remirezek.

"Espero dezagun kezka gehien eragiten duten guneak kontrolatzeko bidean aurrera egitea gaur egunean zehar", gehitu du.

Atzoko beste fokuak egonkortze fasean daude.

BIDEOA: Legardako sutea, kontrolpean eta itzalita

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak prentsaurrekoa eskainiko du 10:00etatik aurrera, suteen unean uneko egoera zein den azaltzeko.

BIDEOA: Galipentzuko fokua egonkortzeko fasean sartu da 

Errepide sare nagusian, A-21 Pirinioetako autobia zabalik dago berriro.

Bigarren mailako hainbat errepidek, ostera, itxita jarraitzen dute:

- NA-132 errepidea Lizarra-Tafalla-Zangoza, 62. kilometroan

- NA-6056 Erreniega, 0. kilometroan

- NA-5310 Uxue, 0. kilometroan

BIDEOA: Nafarroa erdialdeko suteek utzitako suntsipena, airetik 

SOS Nafarroak gogorarazi du etenda jarraitzen dutela suteak sor ditzaketen makinak erabiltzen dituzten nekazaritza-lanak Nafarroan.

Halaber, adierazi du suebakiak egiteko makina astunen eta traktoreen laguntza-eskaintzak udalen bitartez bideratu behar direla.

Diego Pardo sarjentuak Euskadi Irratiari baieztatu dionez, Galipentzu, San Martin Unx eta Uxue inguruari eragiten dion sutea egonkortze fasean dago.

Autobonba moduko ibilgailuekin lortu omen dute sua geldiaraztea.

Dena dela, zaintza lanak egingo dituzte garrak berpiztu ez daitezen.

Errepide sare nagusian A-21 Pirinioetako autobia itxita dago, Zangozatik Jakara. Kontrako noranzkoa zabalik dago. N-240 errepidea erabili daiteke bide alternatibo gisa.

Gainera, bigarren mailako bost errepide daude itxita Nafarroan.

- NA-132 errepidea Lizarra-Tafalla-Zangoza, 62. kilometroan

- NA-6056 Erreniega, 0. kilometroan

- NA-1110 Galar-Viana, 5. kilometroan

- NA-5310 Uxue, 0. kilometroan

- NA-7230 Viana, 5. kilometroan

Euskalmetek egindako eguraldi iragarpenaren arabera, Nafarroa erdi eta hegoan egunaren erdiko orduetan hego haizea bizi ibiliko da, eta tenperatura beroenak 30 gradutik gorakoak izango dira. Arratsaldean, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta iluntzean ekaitza egin dezake. Dena dela, Erriberan ekaitzak jotzeko arriskua txikia da.

Nafarroako suteen egoerak hobera egin du azken orduetan.

Baieztapen ofizialaren zain eta inguruko suhiltzaileek emandako informazioaren arabera, Galipentzu inguruko sutea egonkortze fasean sartu da. Sugarrak herrigunetik 800 metrora gelditzea lortu dute.

Esako urtegiaren eta Leireko mendizerraren inguruko sutea egonkortze fasean dago. Atzo garrak Leireko mendizerrarantz hasi ziren zabaltzen eta ondorioz mugikortasun arazoak dituzten Leireko monasterioko bi fraide atera zituzten bertatik. Alabaina, haizearen norabidea aldatu eta garrek Aragoirantz egin dute azken orduotan.

Erreniega inguruko sutea ere egonkortze fasean dago.

Galipentzuko sutearen irudiak

Nafarroako Gobernuako atzo gauean jakinarazi zuenez, San Martin Unx eta Galipentzu inguruari eragiten dion sutea da kezka iturri nagusia.

Atzo Esako urtegitik gertu piztu zen suteari dagokionez, Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu zuen su hori piztu zuelakoan. Garrak lehendabizi Leireko mendizerrarantz hasi ziren zabaltzen atzo arratsaldean, horren ondorioz mugikortasun arazoak dituzten Leireko monasterioko bi fraide ere atera zituzten bertatik. Alabaina, haizearen norabidea aldatu eta garrek Aragoirantz egin dute azken orduotan.

Bestalde, egoerak hobera egin du Obanos, Gares eta Erreniega inguruan. Sute hori egonkortze fasean dago.

BIDEOA: Zergatik sortu dira horrenbeste sute Nafarroan? Adituen iritziak jaso ditugu.

Tximista batek eragindako sute txiki bat itzali dute suhiltzaileek iluntzean Burgin.

Pertsona bat atxilotu dute, Esako urtegiaren eta Leireko monasterioaren artean arratsaldean piztu den sutearekin zerikusia duelakoan.

Joan den larunbateko sutean, Sendavivako parkean bizi diren 800 animalietatik 12 hil zirela jakinarazi du gaur Nafarroako Gobernuak. Garrek parkean eragindako kalteak zenbatzen aritu dira astelehen honetan.


Sendavivako parkea.

Suhiltzaileek lanean jarraitzen dute Esako urtegiaren inguruan arratsaldean piztu diren garrak itzaltzeko. Pirinioko Autobidea itxita dago zonalde horretan sutearen ondorioz. N-240 errepidea erabili daiteke alternabita moduan.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du Uxueko bizilagunak etxera itzuli ahal direla jada.

Galipentzuko sutea indartu egin da, 20 eta 30 metroko garrak eraginez. Hala, larrialdi zerbitzuek Galipentzu Berria badaezpada jendez hustea erabaki dute.

San Martin Unxeko herritarrak etxera itzuli ahal direla iragarri du Francisco Javier Leoz alkateak Radio Euskadin egindako elkarrizketan. Halaber, zehaztu du sua ez dela herrigunera iritsi, baina inguruko landak eta mendiak kiskali egin direla.

Nafarroako suteen mapa: kontsultatu hemen sute nagusiak eta jendez hustutako udalerriak zeintzuk diren.

Nafarroako suteen mapa.

Biguria, Girgillao, Artazu eta Arzotz udalerrietako biztanleak etxera itzuli ahal direla jakinarazi dute.

Esako urtegiaren inguruan arratsaldean piztu diren garrak Leireko Monasterioaren noranzkoan hedatzen ari dira, eta dependentzia duten bi fraide ebakuatu egin dituzte, badaezpada, larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez.

Sute bat piztu da arratsalde honetan Lodosan. Hala ere, larrialdi zerbitzuek azpimarratu dute garrak mugatzea lortu dutela, oraingoz.

BIDEOA: Uxue eta Olleta arteko sutea.

BIDEOA: Nafarroako Gobernuko ehunka profesional dabiltza lanean mendi, herri eta soroetan atsedenik gabe sugarrei aurre egiten, eta Aginte Postu Aurreratuan guztia koordinatzen. 

BIDEOA: Iruñeko eskualdean, Legarda, Uterga eta Astrain inguruetan, su aztarnak daude oraindik.

BIDEOA: Orbaibar eta San Martin Unxeko suteen egoera kezkagarria da oraindik, baina egoera zerbait hobetu da.

Pirinioko Autobidea itxi dute Nafarroa eta Zaragoza arteko mugan, Tiermas inguruan (Aragoi) hasitako sute baten ondorioz.

Sute bat piztu da arratsalde honetan Esako urtegiaren eta Leireko Monasterioaren artean. Garrek eragin duten ke-lainoa hainbat kilometrotatik ikus daiteke.

Argazki berriak heldu dira Nafarroako erdialdetik:

Larrialdietarako Unitate Militarreko kideak, Eslaban, Galipentzutik 10 bat kilometrora. EFE

Uxueko eskola eta Valtierrako Felix Zapatero ikastetxe publikoa itxita daude, suteen eraginez. Uxueko ikasleak La Olivako monastegira eraman dituzte, eta bigarren ikastetxekoak etxean geratu dira.

Maria Chivite Nafarroako presidenteak aginduta, suteek kiskalitako gunea larrialdi eremu izendatzeko izapideak abiatu ditu Foru Gobernuak. Espainiako Gobernuaren ministroen kontseiluak onartu behar du neurria, eta horren bidez, "larrialdi edo hondamendi egoeran herritarrak hobeto babesteko mekanismoak indartuko dira".

Chivite, 112 larrialdi zentroaren egoitzara sartzen. Argazkia: @gob_na

Sua itzaltzeko lanetara bideratzeko nekazaritzako makinak uzteko deia egin diete Nafarroako suhiltzaileek nekazariei.
Dena dela, SOS Nafarroatik eskatu laguntzarako proposamenak udalen eta tokiko agintarien bitartez bideratzeko. 

SOS Nafarroak 4.400 dei jaso zituen atzo, covid-19aren pandemian baino gehiago. Izurritearen hasieran, egun bakarrean 4.103 dei erregistratu zituzten.

 

Nafarroako Gobernuko ordezkariak Iruñeko Parlamentuan ordezkaritza duten talde guztietako bozeramaileekin bilduko dira gaur arratsaldean suteen inguruko egoeraren berri emateko.

Halaber, krisia gainditzen denean, Nafarroako Parlamentuan agerraldia egiteko eskaera egingo du Maria Chivite buru duen gobernuak.

Suteen balizko zergatien inguruan galdetuta, Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi du ikerketak zabalik daudella. Dena dela, aurreratu du litekeena dela "hainbat faktore" nahastea, eta tximistak eta nekazal jarduna aipatu ditu horien artean. 

Suteak itzaltzeko lanetan Nafarroako Gobernuko 650 suhiltzaile eta basozain inguru ari dira lanean. Horiei beste autonomia erkidego batzuetatik etorritakoak gehitu behar zaizkie.

Bestalde, airetik ere lanean ari dira Espainiako Gobernuak bidalitako lau Foca hegazkin, behaketa lanetarako beste bat, eta 10 helikoptero.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak lurralde arteko elkartasuna eskertu du eta "erabateko koordinazioan" ari direla nabarmendu du.

BIDEOA: Lan nekeza izaten ari da Nafarroako suteak kontrolpean izatea 

BIDEOA: Suteek kaltetutako dozenaka pertsonak Tafallako kirolgunean igaro dute gaua

Felipe Etxetxikia, Nafarroako EHNEko koordinatzailea, Euskadi Irratian: "Egun bero eta haizetsuetan lanari utzi beharko zaio baina mendiak ere garbitu behar dira"

BIDEOA: Bilboko suhiltzaileak ere Nafarroako suteak itzaltzen saiatzen ari dira

Atzo aktibo zeuden bost fokuetatik hiru egonkortze egoeran daude eta suhiltzaileak zaintza lanetan ari dira. Hori da Arguedaseko, Los Arcoseko eta Ezkaba mendiko suteen egoera.

Goizeko ordu honetan bi dira arretagune nagusiak: Uxueko sutean, Erreniegako mendilerroa; eta Legardako sutean, Galipentzu.

Javier Remirez Nafarroako presidenteordeak uneko egoeraren nondik norakoak azaldu ditu kazetarien aurrean.

Remirezen esanetan, egoera "delikatua eta zaila" da, baina zorionez, ez da kalte pertsonalik izan. 

Dagoeneko 13 herri jendez hustu behar izan dituzte Nafarroan. Guztira, 800 bizilagun inguru.

Suhiltzaileak suaren kontra lanean (irudiak)

SOS Nafarroak gogorarazi du etenda jarraitzen dutela Nafarroan suteak sor ditzaketen makinak erabiltzen dituzten nekazaritza-lanak. Halaber, adierazi du suebakiak egiteko makina astunen eta traktoreen laguntza-eskaintzak udalen bitartez bideratu behar direla.

BIDEOA: Legardako sutea kontrolatzeko lanean jarraitzen dute oraindik. Ingurua kiskalita dago, eta herriak, hustuta.

Gaurko eguraldi iragarpenaren arabera, beroak eta hegoaldeko haize zakarrak Nafarroako suteak itzaltzea zailduko dute

San Martin Unx. Argazkia: EFE

BIDEOA: Gaua luzea izan da Nafarroan suaren aurka borrokan

Hiru dira une honetan kezka iturri nagusiak: Galipentzu, Olleta eta Erreniega.

Azken orduetan berpiztu egin da Erreniega mendian kontrolatuta zegoen sutea.

Koordinazio lanetan dabilen suhiltzaile batek Euskadi Irratian azaldu duenez, Galipentzun garrak herrira hurbiltzen ari dira eta hegazkinekin saiatuko dira suari aurrea hartzen. 

Egoerak hobera egin du San Martin Unx eta Uxue inguruan, eta litekeena da egunean zehar bi udalerri horietako bizilagunak etxera itzultzea.

A-12 errepidea berriro ireki dute Zizur eta Legarda artean, bi norabideetan.

Bestalde, NA-1110 errepideak (Galar-Viana) itxita jarraitzen du Zizur eta Legarda artean.

Dagoeneko 13 dira jendez hustu behar izan dituzten Nafarroako herriak.

Azken orduetan, Galipentzu eta Girgillao herrietako bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte.

Aemet Espainiako Meteorologia Agentziaren eguraldi iragarpenaren arabera, haizeak iparretik hegoaldera egingo du egunaren erdian Nafarroa erdialdean eta Erriberan.

Goizeko lehen orduan, Olleta eta bereziki Galipentzu dira kezka iturri nagusiak. Gareseko kontrol gunetik berri eman dutenez, Darocatik (Zaragoza), Cuencatik eta Madrildik bidalitako lau hegazkin Galipentzura bidean dira.

ARGAZKIAK: Suteak Nafarroan

San Martin Unx. Argazkia: Euskadi Irratia

San Martin Unx. Argazkia: Euskadi Irratia

San Martin Unx. Argazkia: Euskadi Irratia

San Martin Unx. Argazkia: Euskadi Irratia

San Martin Unx. Argazkia: Euskadi Irratia

Egoerak hobera egin du gauean hezetasunak gora egin duelako ipar haizeagatik. Garesen kokatutako kontrol gunetik adierazi dutenez, eguneko lehen argi izpiekin batera ingurua behatu eta uneko egoeraren argazkia egingo dute.

Legardako sutearen ondorioz, Erreniegako tunelak itxi dituzte (A-12 errepidea) Zizur eta Legarda artean.

Galipentzu eta Girgillao herrietako bizilagunak euren etxeetatik atera dituzte gauean. Hala, 12 dira, jada, suteen ondorioz hustu dituzten herriak; San Martin Unx, Uxue, Makirriain, Sansoain, Olleta, Lerga, Amatriain, Artatzu, Arzoz eta Biguria.

ETBn egindako elkarrizketa, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko presidenteordeak esan du bihartik aurrera "baliabide gehiago" izango dituztela, suteei aurre egiteko. Lanean ari diren erreskate taldeetako kideen eta kaltetutako herritarren "lan paregabea" txalotu du. Foru Exekutiboaren helburua "herritarrak babestea" izan dela hasieratik, eta, oraingoz, lortzen ari direla nabarmendu du.

Artatzuko herritarrak euren etxeetatik ateratzen ari dira unea honetan. Hala, hamar dira, jada, gaur suteen ondorioz hustu dituzten herriak; San Martin Unx, Uxue, Makirriain, Sansoain, Olleta, Lerga, Amatriain, Arzoz eta Biguria. 700 pertsona inguruk utzi behar izan dituzte euren bizilekuak, eta horietako asko Nafarroako Gobernuak Tafallan, Murillo del Fruton, Zangotzan eta Erriberrin egokitu dituen guneetan pasako dute gaua.

Javier Remirez Nafarroako presidenteordea elkarrizketatuko dute ETBko Teleberri albistegian, 21:00etatik aurrera. Egoera zertan den eta aurreikuspenak zeintzuk diren azalduko ditu.

Maria Chivite Tafallako polikiroldegian babes hartu duten herritarrekin egon da:

Sua Zarikiegira iritsi da, Iruñetik 11 kilometrora.

Maria Amparo Lopez Antela Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari nagusiak azaldu duenez, iragarpenak eguraldi aldaketa aurreikusten du, eta hala izango balitz, horrek suteak itzaltzea erraztuko luke.

Une honetan Olletaren egoerak asko kezkatzen dituela esan du. Herri hori ere hustu egin dute.

Nekazariei traktoreekin suebakiak egiten laguntzeko eskatu die, eta horretarako euren udaletxean izena emateko.

Foruzaingoak uzta biltzen ari zen nekazari bat atxilotu du, atzotik debekatuta dagoelako, suteak direla eta. Gainera, agenteak zauritzea ere leporatzen diote.

San Martin Unxeko bizilagunak: "Ez dugu horrelako suterik bizi izan 80 urtean". Murillo del Frutora eraman dituzte.

Nafarroako Uxueko suteak aurrera egin duenez, Makirriain, Santsoain, Olleta eta Lerga herriak ere hustu behar izan dituzte. Bost hirigune horien aurretik jada hustuta zituzten San Martin  Unx, Girgillao eta Etxarren Girgillao ordu batzuk lehenago.

Errepideen egoeraren eguneraketa:

Sare nagusian, moztuta dago N-121 errepidea, Los Abetos parean (72 eta 73 kilometroak).

Gainera, bigarren mailako 6 errepide daude itzaltze-lanengatik.

Hauek dira une honetan piztuta dauden suteak:

San Martin Unxeko bizilagunak Tafallara eraman dituzte goizean piztu den sutetik babesteko:

Sendaviva parkeko barrualdean berpiztu den foku batek kezka eragin du berriro ere. Animaliak onik daudela berretsi dute parkeko arduradunek. Kontrolpean ez, baina dagoeneko egonkortze fasean dago Bardeako sutea.

Suak Arga ibaia gurutzatu du, eta Argiñaritzeko zonaldea kixkaltzen ari da orain. Orain kezka nagusia da arratsalderako iragarrita dagoen haize aldaketa.

Girgillao, Etxarren Girgillao, San Martin Unx, Uxue, Makirriain, Santsoain, Olleta eta Lerga herriak hustuta daude. SOS Nafarroak azaldu duenez, Azotzen, Muzkin eta Bigurian ez dute husteko agindurik eman, baina herritarrak beren kabuz atera dira herrietatik.

Makirriain, Santsoain, Olleta eta Lerga herriak hustu dituzte Uxueko suteak aurrera egin duelako.

Une honetan, sua itzaltzeko aireko baliabideen artean, Nafarroako Gobernuaren eta Darocako eta Cuencako BRIFen sei helikoptero daude. Baita Trantsizio Ekologikoko Ministerioaren hiru FOCA hegazkin ere. Laugarren hegazkin bat bere basera erretiratu da matxura baten ondorioz.

SOS Nafarroak adierazi duenez, une honetan sei puntutan ari dira lanean: San Martin Unxen eta Uxuen; Belaskoainen eta Guirguillanon, non bi herri hustu behar izan dituzten; Artatzun; Los Arcosen, egonkortutako sutearekin; Berriozarren, egonkortuta; eta Iratxetan.

Suteak itzaltzeko Errioxako helikopteroak bat egin du igande honetan Nafarroako suteak itzaltzeko lanekin.

Atzo Obanoseko herrigunearen zati bat kaltetu zuen sutea itzaltzen laguntzen ari zen gazte bat ospitalera eraman behar izan zuten, beso batean ebaki sakona zuelako.

Guardia Zibilaren iturrien arabera, 36 urteko gizona hesi batera igota zegoen, suak kaltetutako etxebizitza bateko sutea itzaltzen saiatzen, eta besoan ebaki sakona egin zuen.

Guardiek tornikete bat egin zioten osasun-zerbitzuak iritsi arte, eta Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman zuten.

Ondoren, helikopteroz eraman zuten Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, zauriak oso larriak zirelako, aipatu iturrien arabera.

Sendavivako animalien % 98 "egoera onean" daudela jakinarazi dute.

Atzotik piztuta dauden suteetatik bost daude une honetan aktibo eta kontrolik gabe Nafarroan.

Obanosen hasi zen sutea iparralderantz joan da eta Argiñaritz inguruko egoerak bereziki kezkatzen du, baita gaur gauean San Martin Unxen piztu den suteak ere.

Oibarbako Iratxetan, Berriozarko herri zaharraren inguruan, Ezkaba mendian piztu dena eta Kodes mendilerroan dauden txikiagoak dira besteak.

Aitzitik, Arguedas eta Valtierra artean atzo piztutako sutearen bilakaera positiboa izan da eta egonkortze-fasean dago, Foru Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bideo moztuta San Martin Unx bidean. Argazkia: EITB Media

Ur-hegazkin baten itzaltze-lanak grabatu ditu EITB Mediako kamera batek San Martin Unx herria: 

San Martin Unxeko bizilagunek kezkaz jarraitzen dute herrian piztutako sutearen tamaina. 300 pertsona baino gehiagok hartzen dute ostatu Tafallako kiroldegian.

Tafallako polikiroldeagiaren ataria. Argazkia: EITB Media

Javier Remirez Foru Gobernuko presidenteordeak aitortu du atzotik Nafarroan piztutako baso-suteen ondoriozko egoerak "oso kritikoa" izaten jarraitzen duela, nahiz eta pertsonak babestea lortu den eta hainbat herri hustu behar izan diren arren une honetan kalte pertsonal larririk ez dago.

Kazetarien aurrean egin ditu adierazpen horiek, Babes Zibileko Foru Planaren Krisi Batzordearen eguneko lehen bileraren amaieran. Bilera horretan, besteak beste, larrialdietako zerbitzuetako eta Barne eta Landa Garapeneko sailetako arduradunek parte hartzen dute.

"Gaua oso gogorra izan da", esan du Remirezek, "egoerak oraindik oso kritikoa izaten jarraitzen duen arren, ez da behintzat gehiagora joan eta genituen helburu nagusiak betetzen ari gara".

"Ez da kalte pertsonal garrantzitsurik izan Nafarroako herritarren artean, eta hori da egoera korapilatsu honetan berririk onena".

Suteen itzaltze lanean diharduten bitartekoak zehaztu ditu Maria Amparo Lopez Antela Nafarroako Gobernuko Barne zuzendari nagusiak. Kezka nagusiak dira gaurko iragarrita dauden tenperatura altuak eta haize-boladak (jatorriz, gaztelaniaz).

Kalte materialak eragin ditu suak Obanosen, Arguedasen, Valtierran, Kadreitan, Etxarrin eta Garesen.

NA-6056 errepidea moztu dute Erreniega gainean (pk 0), sua itzaltzeko lanengatik.

NA-7040 Gares errepidea itxita bi noranzkoetan, Garesetik Artazuraino (pk 0).

NA-7110 Etxauri-Orendain errepidea itxita Sarriako Jaurerriaren parean (pk 15).

NA-7010 Astrain- Irurtzun errepidea zabalik dago bi noranzkoetan, Yarteko monasterioaren parean (pk 15)

Errege Bardean, sutea egonkortze fasean dago.

Etxarren Girgillao eta San Martin Unx herriak jendez hustuta daude igandeko lehen ordutik, atzo eta gaur gauean Nafarroan izandako suteen ondorioz.

SOS Nafarroak bere sare sozialetan jakinarazi duenez, badira beste herri batzuk, Azotz, Muzki eta Biguria kasu, non bizilagunak beren ekimenez atera diren, agintariek husteko agindurik eman ez duten arren.

Legardako baso-sutearen fronteak indartsu jarraitzen du eta Argiñariz inguruan (Guirguillano), Arga ibaia zeharkatu du eta Allozko urtegirantz doa. Larunbat arratsaldean hustu zuten inguru hori.

Bestalde, suak NA-7010 Astrsin-Irurtzun errepidea bi noranzkoetan moztera behartu du, Yarteko Monasterioaren parean (15. KP). Gainerako bideak zabalik daude trafikoarentzat.

Nafarroako Gobernuak herritarrei eskatu die beharrezkoak ez diren joan-etorriak ez ditzatela egin.

Era berean, kaltetutako eremuetako biztanleei eskatu die ez badute etxea uzteko agindurik jaso, "lasai egoteko" eta "larrialdi-zerbitzuen zein poliziaren jarraibideei jarraitzeko".

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako giza baliabideak eta ibilgailuak gehitu dira Nafarroako suteak itzaltzeko lanetara.

Lasaitasunerako deia egin du Nafarroako Gobernuak eta herritarrei eskatu die ez hurbiltzeko arrisku guneetara.

Tafallako polikiroldegira eraman dituzte San Martin Unxetik ateratako bizilagunak.  300 lagun inguru dira. Zahar egoitzako egoiliarrak, berriz, Lodosara eraman dituzte.

Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, sua Beramendi bodegara iristen ari da.

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) sute-arriskuengatik ezarritako muturreko arrisku egoerari eusten dio igande honetan, Nafarroa osoan. Ez da aurreikusten meteorologia aldatuko denik asteazkenera arte, eta orduan, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira.

Tafallako polikiroldegira eraman dituzte San Martin Unxetik ateratako bizilagunak. Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, sua Beramendi bodegara iristen ari da.

Kamioi bat kiskalita, Garesen, Legardan abiatutako baso-sutearen sugarrek harrapatuta.

Kamioia erreta Garesen. Argazkia: EFE

Suarekin edo makinekin zerikusia duten nekazaritza jarduera guztiak debekatu dituzte Nafarroan, asteazkenera arte:

San Martin Unx hustu dute, gaur gauean Uxuetik gertu piztutako suteagatk.

Gaur gauean Muzki, Biguria eta Arzotz herriak hustu dituzte, hirurak Gesalatz haranean, Legardan abiatutako suteagatik.

Arguedaseko sutearen ondorioz etxetik irtenarazi zituzten Valtierrako eta Arguedaseko bizilagunak etxera itzuli ahal izan dira.

Gauerdian N-121 errepidea itxi dute Los Abertos parean.

Sutea piztu da Ezkaba mendian, Berriozar herri zaharretik gertu. Nekazarien laguntza eskatu dute lurra luberritzeko eta suebaki bat egiteko.

Artazu udalerrian ere utzarazteak egin dituzte Legardako baso-sutea dela eta.

Sendaviva parkeak baieztatu du animalia guztiak onik daudela, haien ongizatea bermatzeko hainbat ekintza egin ondoren. Parkea, bere aldetik, itxita mantenduko dute, kontrakoa esan arte.

Arabako suhiltzaileak ere Nafarroan laguntzen ari dira, Los Arcos inguruan.

Kea arnasteagatik osasun-zentro batera eraman behar izan dituzte osasun-larrialdietako bi teknikari. Horiek kenduta,  oraingoz suek ez dute kalte pertsonalik eragin.

Obanoseko eta Muruzabaleko bizilagunak euren etxeetara itzuli dira arratsaldeko azken orduan, arriskurik handiena igaro ondoren.

Errioxako suhiltzaileak batu dira Arguedaseko sutea itzaltzeko.

Arronizen piztutako baso-suteak A-12 autobidea ixtea eragin du, b noranzkoetan, 51. kilometroan. Errepide bera moztuta dago baita ere 9 eta 4 kilometroen artean Legarda inguruko sutea dela eta.

Valtierrako etxebizitzak husten hasi dira, Arguedaseko sutearen aurrera egiteagatik. Bestalde, Legardako suteak Etxarri, Ziritza eta Bidaurretako herrietan ere beste horrenbeste egiten hasi dira.

Sute berri bat piztu da Arroniz inguruan.

Mañerura hurbiltzen ari dira sugarrak.

Zabalzako eta Ubaniko herriguneak ere hustu dituzte:

Beste sute bat piztu da Nafarroan. Oraingoan Alaitz mendilerroaren hegoaldeko aldean, Unzue mendiaren iparraldean.

Suteetatik gertu bizi diren herrietako biztanleei lasai egoteko eskatu die Nafarroako Gobernuak, ez badute etxea uzteko agindurik jaso.

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak prentsaurrekoa emango du 20:00etatik aurrera, suteen berri emateko.

Arratsaldeko lehen orduan Legardan hasitako suteak indarra hartu du ondorengo orduetan eta bost herritako bizilagunak atera behar izan dituzte euren etxeetatik. 

SOS Nafarroak Legarda (117 biztanle), Obanos (935) eta Muruzabal (233) udalerrietako herriguneak hustu ditu hasieran eta Belaskoaingo herrigunea (122) eta Garesko hainbat bizilagun gero (2.840 biztanle).

Hain zuzen ere, Garesko frontoian egokitu dute gune bat kaltetutako bizilagunak hartzeko baina 18:30 aldera hori ere husteko agindua jaso dute, sugarrak gerturatzen ari zirelako.

Garesko etxebizitza batzuk husten hasi dira bizilagun batek Euskadi Irratiari kontatu dionez.

Garesko frontoian babes hartu duten Legardako, Obanosko eta Muruzabalgo herritarrei bertatik ateratzeko esan diete, sugarrak gerturatzen ari direlako.

Nafarroako Gobernuko basozainek bi zaintza-postu jarri ditu Erreniegan eta Yugon Legardako eta Arguedasko suteen bilakaera zaintzeko.

Suteengatik Bideko Autobidea moztu behar izan dute 9 eta 18 kilometroen artean, bi noranzkoetan, eta NA-1110 errepidea (Galar-Viana) 0 eta 17 kilometroen artean, bi noranzkoetan. NA-601 (Campanas-Lerín) errepidea ere moztuta dago 4. kilometroan, Garesko noranzkoan.

Garesko nekazariei soroetan suebakiak egiteko eskatu diete. Horretarako, traktoreak erabiltzen ari dira.

Nafarroako Gobernuak laguntza eskatu die Espainiako Gobernuari eta UMEri, egoerak "gainezka" egin duelako.

Garesko frontoia prestatu dute jendea hartzeko.

Allozko urtegiko bisitariei bertatik alde egiteko eskatu die Nafarroako Gobernuak, helikopteroek ura errazago har dezaten.

Astrain ere husten hasi dira suteengatik

ARGAZKIAK: Suteak Nafarroan

Egoeraren larritasunaren aurrean, Nafarroako Gobernuak laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, sua itzaltzen laguntzeko. Foru Gobernuak onartu du bertako suhiltzaileek bakarrik ezin dietela aurre egin une honetan piztuta daude sute guztiei.